Barakaldok 122.500 eurora arte handitu hiriko kultur elkarteei laguntzeko du partida

Barakaldok 122.500 eurora arte handitu hiriko kultur elkarteei laguntzeko du partida

Nahiz eta administrazio tramiteak geldirik egon Covid19aren krisiaren ondorioz, Barakaldoko Udalak aurrera jarraitzen du urtero garatzen dituen neurrietan, normaltasunera iristen denean berehala martxan jarri ahal izateko.  Horixe gertatzen da hiriko kultur elkarteei laguntzak emateko deialdiarekin. Barakaldoko Udalak onartu du deialdi hori, 122.500 euroko zenbatekoarekin, hiriko kultur bizitza bultzatzeko.

Organo eskudunari bidaliko zaio deialdia, argitara dezan eta eskaera-epea ireki dezan egungo osasun-krisiari lotutako tramiteei lehentasuna emateko, alarma egoerak iraun duen bitartean geldiarazita egon diren  administrazio-epeak aktibatu ondoren. Dena dugu prest une horretarako; bitartean, laguntzak eskuratu nahi dituzten elkarteek laguntza-eskaerei erantsi beharreko dokumentazioa prestatzen has daitezke, dena prest izateko eskaerak egiteko epea zabaltzen denerako”, adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Aurton, 11.250 euro hazi da aurrekontua, aurreko deialdikoarekin alderatuta, hiriko kultur ehunari laguntzeko. “Oso egoera latzean gaude orain, baita sektorea ere, eta, horregatik, partida horri eustea erabaki dugu, aurreikusitako aurrekontu-igoerarekin; izan ere, elkarteek alarma egoaren osteko bizimodu berrira egokitu beharko dute eta”, ziurtatu du zinegotziak.

Urteko kultur egitasmo edo jarduerak burutu dituzten toki-erakunde guztiek eskura ditzakete laguntzak, bai eta noizbehinkako edo aparteko ekimenak egin dituztenek ere. Lehenengo kategoria horretakoen artean 91.000 euro banatuko dira, eta, bigarrenekoen artean, berriz, 31.500. Honela banatuko dira kopuruak: 22.000 euro, 5.000 eurotik beherako aurrekontuak dituzten egitasmoen artean; 29.000 euro, 5.000 eta 10.000 euroko aurrekontuak dituztenen artean, eta 40.000 euro, 10.000 eurotik gorako aurrekontuak dituztenen artean. Noizbehinkako nahiz aparteko jarduerak egiteko eskariei dagokienez,  31.250 eurokoa da zenbateko globala, eta kategoria bakoitzerako kopuruak, hurrenez hurren, 15.000, 11.500 eta 5.000 eurokoak.

Jende orori zuzendutako egitarau, egitasmo eta jardueretarako dira dirulaguntzak, beti ere, literatura, arte plastikoak, musika-ikuskizunak eta euskara sustatzeko ekimenak hedatzeko egokiak direnak.