Bilboko Udalak online tresna berri bat prestatu du kilometro bateko erradioa kontsultatzeko

Bilboko Udalak online tresna berri bat prestatu du kilometro bateko erradioa kontsultatzeko

Bilboko Udalak tresna berri bat prestatu du geobilbao.eus udal webgunean, puntu jakin baten inguruko kilometro bateko erradioak hartzen duen espazioa kontsultatu ahal izateko.

Tresna honen bitartez, Udalak zein kale, plaza edo parketatik ibil daitekeen egiaztatu eta ziurtatzeko aukera eskaini nahi die bilbotarrei, ohiko etxebizitzaren inguruko kilometro bateko erradioaren barruan ibiltzeko mugapenak dirauen bitartean.

Tresna www.geobilbao.eus webguneran eskura daiteke

  • lehenengo urratsa tresna-barrako “1 km” delako fitxan klik egitea da.
  • informazio-panela irekiko da pantailaren ezkerraldean.
  • ondoren, etxebizitza mapan aurkitu eta gainean klikatu behar da.
  • azkenean, biribil bat agertuko da, urdinean, kilometro bateko erradioari dagokiona, eta hor sartuko dira kaleak eta paseatzeko baimenduta dauden gainerako eremuak.

Etxebizitza mapan kokatzeko beste aukera bat da posta-helbidea bilaketa-kutxan sartu eta kokapen-ikonoan klik egitea. Kasu honetan ere, biribil bat agertuko da, urdinean, kilometro bateko erradioari dagokiona.

GEOBILBAO

GeoBilbao deritzon udal informazio-atarian, herritarrek askotariko kontsultak egin ditzakete mapa akustikoa, aparkalekuen denbora errealeko okupazioa, trafiko-kamerak, obrak, garraiobideak, BilbaoWIFI sarerako konexioak edota trafikoaren egoera ezagutzeko, besteak beste.