Inicio Euskal Herria Donostiako hondartzak eta parkeak ireki dira

Donostiako hondartzak eta parkeak ireki dira

0
Donostiako hondartzak eta parkeak ireki dira

Gipuzkoako hiriburuko Udalak maiatzaren 2an ireki zituen hondartzak eta parkeak. Gune horiek pasealekurako erabili ahal izango dira, Espainiako Gobernuak deseskalatzeko iragarritako neurrien esparruan.

Hiriko parke historikoak ere (Ulia, Aiete, Urgull, Cristina Enea, Miramar eta Ametzagaina) zabalik egongo dira, paseatzeko beste aukera bat eskainiz. Haur-parkeak itxita daude oraindik.

Udalak gogorarazi nahi du ireki diren eremu hauetan orain arte konfinamenduan ezarritako segurtasun neurriak bete eta arduraz jokatzen jarraitu behar dela. Horrela, pertsonen arteko distantziari eutsi beharko zaio, eta familia unitate desberdinetako pertsonen arteko taldeak edo jolasak saihestu beharko dira.

Jarduera horiek egiteko, Espainiako Gobernuak zehaztutako irizpideak eta jarraibideak bete beharko dira.  Baldintza horiek beteta, txakurrarekin paseatzeko hondartza edo parkea erabiltzen duten pertsonek uhalarekin lotuta eraman beharko dute.