Donostia turismoa berriro indartzeko funtsezko sareko partaidea da

Donostia turismoa berriro indartzeko funtsezko sareko partaidea da

Donostia DTI Sareko kidea da Estatu osoko beste 121 kiderekin batera bere Batzorde Betearazlearen bilera. Horrekin lotuta, bilera horretan aurkeztu dituzte COVID19ak sektorean eragindako inpaktua arintzeko lantzen ari diren Turismoa Suspertzeko Planeko ekintza-ildo nagusiak.

Cristina Lagé zinegotziak honakoa adierazi du: “Donostia kide fundatzailea da Helmuga Turistiko Adimenduen sarean; Sare horrek, sostengagarritasun sozial, laboral, kultural eta enpresarialean oinarritutako industria turistikoaren oinarriak jartzen ditu, eta, gainera, orain, Reyes Maroto ministroak adierazi zuen bezala, baita jasangarritasun sanitarioarena ere”.

Udalerrien rola funtsezkoa da turismo adimentsua eta segurua sustatzeko eta bermatzeko, eta ezinbestekoa izango da sektorea berriro indartzeko haren garrantzi ekonomikoa zein gizarte eta lurralde mailako kohesioa lortzeko egiten duen ekarpena dela eta.

Horregatik, ezagutza-eredu berria sortu da udalerriei politika turistikoko erabakiak hartzeko elementuak emateko. Horri esker, Espainiako eskaintzaren baitako produkzio-egituraren ezaugarriak hobeto ezagutu eta bidaiarien portaeran eragina duten joera sozialak identifikatu ahal izango dira. Horren bidez, eskarian gerta daitezkeen aldaketen aurrean, aurrerapenarekin eta aurreikuspenarekin jardun ahal izango dute.

Horrez gain, COVID19ak eragindako krisiaren ondorioz, Turismogune Adimentsuen Diagnostikoa egiteko metodologia eta Ekintza Planeko gomendioak hobetzeko eta egokitzeko lanean ari dira egoera berriarekin lotutako alderdiak txertatu ahal izateko: etorkizuneko komunikazio-ekintzak, merkatuetako posizionamendu berria, enpleguari eman beharreko laguntza, jardunbide egokiak, webinar-ak, kideentzako prestakuntza- eta gaitasun-plana eta abar.