Inicio GipuzkoaGaur Donostiako merkataritzari laguntzeko kanpaina

Donostiako merkataritzari laguntzeko kanpaina

0
Donostiako merkataritzari laguntzeko kanpaina

Donostiako Udalak tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina bat antolatu du, ‘Donostian behar zaitut’ hartuta lelo gisa. Horren xedea da sektoreari babesa eta elkartasuna adieraztea eta hiriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea.

Kanpaina honen eskutik sortu da Donostia Market Plaza, etorkizun bokazioa duen plataforma, eta, estreinaldi gisa, erosketa bonuen sistema bat prestatu du, bai eta produktuak edo zerbitzuak etxera ekartzea eskaintzen duten establezimenduen direktorio bat ere.

Bonos de compra
Programa honetan, 28.960 erosketa bonu jarriko dira merkatuetan erabiltzeko. Bonu horiek online erosiko dituzte herritarrek, eta, ondoren, Donostiako denda, artisau industria, ostalaritza, turismo eta zerbitzu pertsonaleko establezimenduetan aldatu ahal izango dituzte, betiere saltokiok Donostia Market Plaza plataformari atxiki bazaizkio.

  • Denda bakoitzak 80 bonu saldu ditzake gehienez eta, beraz, guztiak saltzea lortuko balute, 1.600 € ko diru-sarrerak lortuko lituzkete.
  • Orain arte, hiriko 362 establezimenduk egin dute bat ekimen honekin, eta beste ehun etxez etxeko zerbitzuan. Izen ematea doakoa izan da.