Txomin Eneako alokairuko etxebizitzak esleitzeko zerrendak argitaratu dira

Txomin Eneako alokairuko etxebizitzak esleitzeko zerrendak argitaratu dira

Donostiako Udalak, Donostiako Etxegintzaren bidez, argitaratu du baremazio prozesuaren behin behineko emaitza Txominenean 162 alokairuko etxebizitza esleitzeko.

Zerrenda hauek kontsultatzeko, eskaera egin duten pertsona guztiek mezu bat jasoko dute prozesuan eman zuten telefono zenbakian edo posta elektronikoan, eta bertan, esteka bat izango dute bakoitzaren egoera zein puntuazioa kontsultatu ahal izateko.

Eragiketa hori egiteko, eskatzailearen NAN edo AIZ zenbakia sartu beharko da hurrengo estekan, inskribatutakoei bidali zaien bilagailuarekin batera.

Ekainaren hasieran alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea hasiko da, eta behin epea edo dagozkion luzapenak amaituta, Donostiako Etxegintzako Administrazio Kontseiluak alegazioak erantzungo ditu eta behin betiko zerrendak argitaratuko ditu, eta orduan hasiko dira etxebizitzen esleipenak, betiere, etxebizitza bakoitzaren egokitasuna kontuan hartuta.