Inicio Araba Arabako adinekoentzako egoitzetan guztira 29 pertsona daude COVID-19 gaixotasunak kutsaturik

Arabako adinekoentzako egoitzetan guztira 29 pertsona daude COVID-19 gaixotasunak kutsaturik

0
Arabako adinekoentzako egoitzetan guztira 29 pertsona daude COVID-19 gaixotasunak kutsaturik

Maiatzaren 25an egin den datuen azken eguneratzean, berriro jaitsi da Arabako adinekoentzako egoitzetan COVID-19az kutsatuta dauden pertsona kopurua: guztira 29 egoiliar daude gaixorik, joan den ostiraleko jarraipen txostenean baino 13 gutxiago. Koronabirusaren ondorioz positibo eman duten pertsona kopurua hamahiru aldiz txikiagoa da pandemiaren gailurrean, Arabako egoitzetan, apirilean, erregistratutakoa baino.

Une honetan, koronabirusak kutsatutako pertsonen % 5 baino ez dago gaixorik oraindik. Azken aste honetan, zazpi egoitza zentrok jakinarazi dute ez dutela jada koronabirusak kutsatutako gaixorik, eta, beraz, hamaika zentrotan daude oraindik COVID-19 gaixotasuna duten egoiliarrak. Duela hamasei egunetik ez da kutsatu berririk izan.

Egoitzek pertsona horietatik 2 ospitaleetara bideratu dituzte, osasun egoera larrian egoteagatik, eta koronabirusa daukaten pertsona gehienak (27) artatzen ari dira. Guztira dauden kasu positiboetatik 21 Araban dauden zentro pribatuen erabiltzaileak dira, eta beste 8 foru egoitzetan bizi dira.

Era berean, gero eta pertsona gehiago ari da sendatzen koronabirusetik; hain zuzen ere, 386, azkeneko eguneratzean baino 12 pertsona gehiago.

Hamasei egunetan ez da hildakorik izan, eta pasa den ostiralean jakinarazi zen azken eguneraketaren ostean, hildako bat izan da: ospitalean zegoen Askartzako egoitzako egoiliar bat.