Inicio Euskal Herria Parke naturalen web orri berria

Parke naturalen web orri berria

0
Parke naturalen web orri berria

Parke Naturalen Europako Egunarekin bat eginez, Valderejo, Gorbeia, Izki eta Aizkorri-Aratzen web orri berriak aurkeztu ditu Arabako Foru Aldundiak.

Espazio birtual berriak dira, ibilbideak, familia-, kirol- edo natura-jarduerak programatzeko behar den informazio guztia dutenak. Arabako parke natural bakoitzak bere web orria dauka dagoeneko, eta bisitariek modu atsegin eta errazean ezagutu ahal izango dute bere ondare naturala eta kulturala. Hala, deskarga daitezkeen ibilbideak dituzte, publiko motaren, adinaren eta interesaren arabera sailkatuta.