Inicio Araba Ramiro Gonzálezek eskerrak eman dizkio Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari

Ramiro Gonzálezek eskerrak eman dizkio Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari

0
Ramiro Gonzálezek eskerrak eman dizkio Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari

Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eskerrak eman dizkio Mugarik Gabeko Medikuak erakundeari Arabako adinekoentzako egoitzei COVID-19 gaixotasunaren inguruan emandako aholkuengatik.

Besteak beste, protokoloei, prebentzio neurriei eta infekzioa kontrolatzeari buruzko informazioa eman die erakundeak egoitzei. Diputatu nagusiarekin batera izan dira Gizarte Politiken Saileko diputatu Emilio Sola eta saileko, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) eta Arabako ESIako hainbat politikari eta teknikari, eta Carmen Ramírez de la Piscinarekin, Mugarik Gabeko Medikuen Euskadiko COVID-19 taldeko koordinatzailearekin bildu dira, baita Álvaro Sicilia logistarekin ere.