Euskal Osasun Zerbitzua arnas birus desberdinek, hala nola covid edo gripeak, eragindako infekzioen gorakadak eragindako eskaerari erantzuten ari da. Horretarako, egun hauetan, Osakidetzak edukiera handitu du larrialdietan eta ospitaleetan, solairu osagarriak irekiz eta 184 ohe gehigarri egokituz sareko osasun-zentro nagusietan.
Euskal osasun-sistema prest dago egungoa baino asistentzia-presio handiagoak jasateko. Izan ere, eta bere Erakunde Sanitario Integratuetako kontingentzia-planen plangintzari esker, Osakidetza herritarren asistentzia-premiei erantzuten ari da une oro.
Gabon garai honetan, ohikoa da tenperaturarik hotzenek eta ingurune itxietako topaketa sozialek Euskadin arnas infekzioen intzidentzia handitzea, horrek larrialdietan eta ospitaleetan jarduera areagotzea eraginez. Ospitaleratzeko premia duten paziente gehienak patologia kronikoak dituzten eta kalteberak diren adinekoen taldekoak dira, eta gehienek arnas-infekzioa izan dute.
Egoerari aurre egiteko eta datozen asteetan arnas-infekzioek izan dezaketen bilakaerari aurrea hartzeko, Osakidetzak 120 ohe gehiago prestatu ditu Bizkaiko osasun-zentroetan, 40 Arabakoetan eta 24 Gipuzkoakoetan.
Zehazki, Bizkaian, Basurton 40 gehitu zaizkie normalean dauden 625 oheri; Galdakaon 28, 411 oheri; Gurutzeta 20 ohe gehitu zaizkie normalean dauden 814 oheri; Urdulizen 22, 146 oheri; eta Santa Marinan 10 ohe bertan ohi dauden 190 oheri.
Araban, Santiago AUOk 30 ohe gehiago ipini ditu, eta Txagorritxuko Larrialdietako Behaketarako 10 box gehiago ireki dira, ospitaleratu aurreko eremu gisa; 40 ohe horiek normalean bertan dauden 760 oheei gehitu zaizkie.
Gipuzkoan, bestalde, Bidasoak bakarrik gaitu ditu ohe gehigarriak, 24 zehazki, normalean erabilgarri dituen 86 oheei gehituz. Nabarmentzekoa da gainerako erakundeetan, gripearen eragina hasi zenetik, ez dela beharrezkoa izan kontingentzia-plana aktibatzea. Hala ere, prest daude baliabideak, egoerak hala eskatzen badu, martxan ipintzeko: Donostian 35 ohe daude prest, Zumarragan 12, Mendaron 8 eta Eibarren 20.
Ospitale-edukiera handitzeak aukera emango du gure ospitaleetako ohiko jarduerari eusteko eta arnas infekzioek eragindako eskariaren hazkundeari erantzuteko.
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…
El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…
Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…