Categorías: albisteak-berriak

Hezkuntza Sailak 500.000 euro bideratu ditu ikerketa eta berrikuntza teknologikoko proiektuetarako

Unibertsitateetako ikerketa taldeei zuzenduriko laguntza hauen xedea da ezagutza eta bikaintasuneko ikerketa enpresetara transferitzea

Hezkuntza Sailak ikerketa arloko Agindu bat onartu du gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta. Honen bidez, 2024-2025 aldian ikerketa eta berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematen zaizkie unibertsitateetako ikerketa taldeei, unibertsitatetik enpresetara ezagutza transferitzeko xedez, enpresa horien intereseko arloetan. Deialdi honek 500.000 euroko zenbatekoa du.

Laguntza hauek eskatzen dituzten erakundeek beren plantilletan ikertzaile-taldeak dituzten unibertsitateetako ikerketa-egiturak izan beharko dute. Aurkeztu beharreko proiektuak unibertsitate-taldeak garatu beharko ditu, enpresa laguntzaileko langileak parte-hartzaile direla. Ikerketa-talde batek edo gehiagok elkarlanean garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.

Proiektu bakoitzerako ezarritako gehieneko finantzazioa 100.000 eurokoa izango da, 12 ikertzaile doktorek edo gehiagok osatutako ikerketa-taldeen kasuan. 12 ikertzaile doktore baino gutxiagok osatutako taldeen kasuan berriz, 50.000 eurokoa. Bestetik, enpresa parte-hartzaileak Euskadin izan beharko du egoitza soziala, eta proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatuko du gutxienez.

Deialdi honen bidez diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen artean daude: doktore ez den pertsonalaren gastuak, doktoreen gastuak, material inbentariagarriena, material suntsikorra, edo proiektuaren garapenak eskatuta egin behar izan diren bidaien gastuak.

Unibertsitatetik enpresarako transferentzia

Deialdi honen bidez, unibertsitateetako ikerketa-taldeen eta enpresa-sarearen arteko lankidetza sustatu nahi du Hezkuntza Sailak, bai eta, hala badagokio, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) gainerako eragileen artekoa ere. Izan ere, Eragile hauek ere parte hartu ahal izango dute proiektuetan, laguntzaile gisa. Unibertsitateko ikerketa-taldeek egindako bikaintasuneko ikerketa Euskadiko enpresetara bideratzea edo transferitzea da helburua. Unibertsitateek eta enpresek proiektu horietan parte hartzea nahitaezkoa denez, ZTBESko kide diren erakundeek deialdi honetan parte har dezaten sustatu eta bultzatu nahi da

Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza XXI. mendeko Euskadi eraikitzeko motorra da. Unibertsitateek, enpresek, erakundeek eta bestelako eragileek euren egiten dute euskal gizartea garatzen laguntzeko erantzukizuna. Ildo horretan, deialdi honek unibertsitate eta zientzia-inguruneko ikerketa-taldeen eta enpresen arteko elkarreragina bultzatzen du, aliantza berriak edo lehendik daudenen iraunkortasuna bilatuz. Elkarrekintza hori gauzatzeko, ikerketa aplikatuko proiektuak garatzen dira: erronka zientifiko eta teknologiko esanguratsua dakartenak, enpresentzat interesgarriak direnak, enpresetara transferitzeko emaitzak dituztenak, eta berrikuntzan eragina izango dutenak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

14 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

17 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

17 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

17 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

17 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

17 horas hace