Categorías: albisteak-berriak

Arrantzarako sareak birziklatzeko BIRSARE proiektu berria

Osasuna eta ongizatea (GJH3) eta itsaspeko bizitza (GJH14) Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) jorratzen dituen berrikuntzarako lankidetza-proiektu berri batean murgildu da Leartiker. BIRSARE izeneko proiektu honetan zentro teknologikoak Cluster Aclima, Birziplastik, MIK, Plásticos Clossa eta CEP – Espainiako Plastikoen Zentroarekin lan egingo du, Ekonomia Urdinaren esparruan balio-kate zirkular berriak aztertu eta garatzeko, arrantza-sareak birziklatuz.

Ekimen honen bidez, 4.0 teknologietan oinarritutako datu- eta informazio-trukaketarako tresnak garatzeko beharrezkoak diren ezagutza berriak sortu nahi dira, erabilitako arrantza-sareak birziklatzeko kate berriak finkatzea ahalbidetuko dutenak.

Azken asteetan BIRSARE proiektua hainbat ekitaldi eta topaketetan aurkeztu da, esaterako, pasa den azaroaren 22an berrikuntzarako lankidetza-proiektuak ezagutzera emateko CEP Proyectos online ekitaldian. Halaber, azaroaren 29an, Aclima, Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterrak BECen antolatu zuen Basque Greentech Foroan ere aurkeztu zen egitasmoa bertan izan ziren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eta ingurumen sektoreko kideen aurrean.

Blanca Lekubek, Leartiker Polimeroen Teknologiako Garraio Jasangarria arloko ikerlariak eta BIRSARE proiektuko arduradunak, bi ekitaldietan egin zuen aurkezpenetan proiektu honek birziklatze-enpresen digitalizazioari eman nahi dion bultzada azpimarratu zuen. Helburu hori lortzeko, birziklatze-prozesuari, materialen garapenari eta azken prototipoen fabrikazioari buruzko informazio guztia plataforma digital batera irauliko da. Plataforma horrek prozesuaren trazabilitatea ziurtatuko du eta bizi-zikloaren analisia (LCA) kalkulatzea erraztuko du.

CircularSeas, BIRSARE proiektuaren aurrekaria

Leartikerrek BIRSARE proiektuaren aurrekaria den beste proiektu batean lan egin zuen pasa den urte amaiera arte. CircularSeas Interreg Atlantic Area proiektua hain zuzen ere. Egitasmo horretan itsasoko hondakinen balio-katearekin lan handia egin zen, bai eta portuetako hondakinen kudeaketaren analisia eta hondakin mota bakoitzerako birziklatze-prozesuaren garapena ere.

Orain, BIRSARErekin, arrantza-sareen birziklatze-prozesua industrializatzea eta altzarietarako eta automobilgintzaren aplikazioetarako prototipoak garatzea da helburua. Horretarako, Leartikerrek Birziplastic enpresarekin batera lan egingo du birziklatze-prozesuaren industrializazio fasean eta prototipoen garapena Clossa enpresak hartuko du beregain. Prozesu osoa MIK enpresak produktuen bizi-zikloaren analisiaren bidez ebaluatuko du.

BIRSARE proiektua Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu du, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan, ETEen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin ikerketara bideratutako laguntza programen bidez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El Ayuntamiento de Bilbao apoya con más de 285.000 euros los programas de educación y natación escolar

Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…

13 horas hace

Cultura por amor al arte: BOS y Museos Forales de Bizkaia lanzan una colaboración con nuevas ventajas culturales

Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…

13 horas hace

Las vacunas hexavalentes caducadas se administraron en los centros de salud de Ondarreta e Iztieta

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…

13 horas hace

Bi pertsona atxilotu dituzte Donostian droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…

16 horas hace

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana, onartuta Donostian

Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…

16 horas hace

Errenteriak eta URAk Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko ingurumen-lehengoratze lanak amaitu dituzte Fanderia parean

Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…

16 horas hace