Ertzaintzak berrehun gramo kokaina baino gehiago zeramatzan pertsona bat atxilotu du Laudion


24_0022 Ertzaintzak berrehun gramo kokaina baino gehiago zeramatzan pertsona bat atxilotu du Laudion

Ertzaintzak berrehun gramo kokaina baino gehiago zeramatzan pertsona bat atxilotu du Laudion

Prentsa Zerbitzua

2024-01-12

Ertzaintzako agenteek gaur goizaldean 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Laudion osasun publikoaren kontrako ustezko delitua leporatuta. Atxilotua taxi batean bidaiatzen ari zen 200 gramotik gora kokainarekin.

Gaur goizaldeko hiruretan Laudion egindako ohiko trafiko-kontrol batean, Ertzaintzako agenteek taxi-gidari bat eta ibilgailuan zihoan bidaiaria identifikatu dituzte. Azken horrek, ibilgailutik jaistean, poltsa susmagarri bat utzi du atzealdeko eserlekuan. Agente batek jaso eta substantzia estupefazientea zela egiaztatu du, zehazki berrehun gramo kokaina baino gehixeago. Ebidentzia horien aurrean, taxiko bidaiaria atxilotu dute, ustezko droga-delitua leporatuta. Era berean, zalantzazko jatorria duten mila hirurehun euro topatu zaizkio zenbait billetetan.

Atxilotua polizia-dependentzietara eraman dute, eta, eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utzi dute.