Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aramotz mendilerroan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute


24_0026 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aramotz mendilerroan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aramotz mendilerroan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Prentsa zerbitzua

2024-01-14

Gaur, igandea, goizeko 11ak aldera, Ertzaintzaren helikoptero batek Mugarra mendiaren inguruan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu du.

Goizeko hamaikak baino pixka bat lehenago, 75 urteko gizonezkoa SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuarekin harremanetan jarri da telefonoz, eta erorita, beso bat hautsi duela ohartarazi die.

Larrialdiei Aurregiteko teknikariak, dispositiboaren arduradunak, besteak beste, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak bertaratu dira, eta aireontziak biktima erreskatatu du. Mendizalea ospitalera eraman dute.