Categorías: albisteak-berriak

2023an zehar, hainbat indarkeriaren biktima izan diren 400 emakumek baino gehiagok eta 300 errefuxiatuek Diru-sarrerak Bermatzeko Lege berriari heldu diote

Legearen indarraldiko lehen hilabeteetan, 5.000 espediente eta 9.000 emakida gehiago daude. Horrek adierazten du gaur iristen dela lehen iristen ez zirenengana

2023.urtean,  Lanbide‑Enplegu Zerbitzu Publikoak genero-indarkeriaren, salerosketaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren 403 biktimarentzako diru-sarrerak eta gizarteratze-programak bermatu ditu; noiztik eta, iazko martxoaren 29an, Eusko Legebiltzarrak 2022ko abenduan onartutako Lege berria indarrean sartu zenetik.

Arauak zera jasotzen du: egoera horiek pairatzen dituzten pertsonei soilik eskatuko  zaie erroldatuta egotea, Lanbidera jotzen dutenean beren egoeraren justifikazioa izanda. Horrek bermatzen die berehala izango dutela aukera erasotzaileengandik urrun bizi ahal izateko. Zehazki, genero-indarkeriaren 357 biktima, etxeko indarkeriaren 31 biktima, gizakien salerosketaren 10 biktima eta sexu-esplotazioaren bost biktima izan dira.

Halaber, Lege berriak aurreikusten du Euskadin errefuxiatu gisa bizi direnen salbuespen-egoera (307 pertsona batu dira), eta aldi baterako babesekoena (157 gehiago). Adingabeak babesteko sistemetatik etorritako gazteei dagokienez, 160 izan dira.

Legea eguneratzeak berrikuntza hau zekarren: terrorismoagatik Euskaditik alde egin behar izan zuten eta biktima-izaera egiaztatuta zuten pertsonak ere hartu ahal izatea. Horri esker, 4 pertsona gehiago babestu ahal izan dira. Eta horiek gehitu behar dira Kanpoko Euskal Gizataldeei buruzko Legerian aurreikusitakoari, non  hiru pertsona gehiago hartu diren.

2023ko apiriletik abendura bitartean, guztira, DSBEren titularren 5.343 espediente gehiago batu ziren. Hala ere, 9.059 emakida berri eman ziren. Horrek esan nahi du sisteman sarrerak gehi irteerak ere badaudela, enplegua lortzen duten pertsonen kasuan; eta horrek gainera ahalbidetzen du DSBEan aurreikusitako atalaseak gainditzea. Era berean, ia 10.000 espedientetan, batu egiten dira DSBEa eta laneko  diru-sarrerak.

Eredua aldatzea

Lege berriaren defentsan, sistema modernizatzearekin batera, Idoia Mendia lehendakariordeak helburuen artean  nabarmendu zuen  zaurgarritasun-arrisku handienak dituztenei berehalako arreta ematea. Hartara, 2023an zehar, lehenengo publizitate-kanpaina egin zen  lege berriak zekartzan aukerak, baldintzak eta betebeharrak zabaltzeko. Horrez gain, konpromisoa hartu zen lanpostu bat lortzeko moduan zeudenei enplegu-aukerak aurkitzeko.

Horregatik guztiagatik, Sara Buesak Lanbideko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendariak hauxe uste du: «Legea bere helburua betetzen ari da». “Aldaketa sakon hau  ezin da egun bakar batean burutu. Baina arrakasta bat da behar duenarengana iristea eta lan egiteko aukerak eskaintzea lana nahi dutenei (baina orain arte ez zekitenak nola konektatu lan-merkatuarekin). Edo, behintzat, oraindik egiteko dugun bidean asmatzen ari garen zantzu bat da», nabarmendu du Buesak.

Urtarril honetan, gainera, indarrean sartu egingo da Lege horretan aurreikusitako egoera guztiei aplikatzea argitzen duen Erregelamendua; eta bazterketa-arrisku handienean dauden gizarte-erakundeen lankidetzarekin lagunduko da. Erregelamenduak ekarriko du zenbatekoak hiru hilean behin eguneratzeko prozedura ezartzea (hartzaileei jakinarazi zaien bezala). Lehenengo prozesuak 19.579 titularri eragiten zien. Horietatik, urtarrilaren erdialdean, % 95a automatikoki amaitzea lortu zen; hori guztia, beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasunari esker.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Irun, detenido un joven por agredir a otro esta madrugada con un arma blanca

Agentes de la Ertzaintza han detenido en Irun a un joven, de 21 años de…

13 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute

25_0305 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

16 horas hace

Ertzaintzak Atletico Madrileko zale erradikalak identifikatu ditu Gasteizen, eta istiluak sortzeko material ugari konfiskatu die

Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…

19 horas hace

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

2 días hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

2 días hace

Óskarsson sufre una lesión de la musculatura isquiosural

El Servicio Médico Real Sociedad de Fútbol ha confirmado que Orri Óskarsson ha sufrido una…

2 días hace