Testuingurua:
Bilera hau Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro ohiak joan den azaroaren 2an egindako bileratik dator. Bertan, hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, Europako SEM funtsen baliabideekin lotutakoak, tunelen foru-sarean segurtasuneko eta euskal errepideetan digitalizazioko jarduketak gauzatzeko.
2024ko urtarrilaren 15eko bileran jorratutako gaiak:
Gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, bigarren bilera egin da Europako funtsak banatzeko mekanismoaren diseinu-akatsak zuzentzen jarraitzeko.
Hauxe da egoera:
SEM funts horietatik, foru-errepideen sarea baztertu egin da banaketa horretan:
| SEM | |
| Bide-segurtasuna hobetzea (tunelak) eta fauna eta erabiltzaile kalteberak babestea EESan | 357 M € |
| Jasangarritasuna eta energia-efizientzia EESan / Zarataren aurkako ekintza | 302 M € |
| EESa digitalizatzea | 35 M € |
| Estatuko Errepide Sareko hiri-inguruneak (zeharbideak) hobetzeko proiektuen zuzeneko finantzaketa | 105 M € |
Euskal erakundeek planteamendu hau egin dute:
Garraioetako estatu-idazkari Jose Antonio Santanok informazioa bildu du, eta arlo horretan sakontzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, harik eta alderdi guztientzako konponbide egokia aurkitu arte, aztertutako puntuetako lehena baino ez baitu jasota. Horretarako, Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez konpondu ahal izatea planteatu du. Hala, datozen asteetan ere gogor lan egingo dute, Ministerioaren egoera helarazi eta baloratu ondoren.
Bileran honako hauek parte hartu dute:
EUSKO JAURLARITZA
GARRAIO ETA MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO MINISTERIOA
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…
El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…
Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…