Datorren otsailaren 1ean eta 2an ‘Inspiring Women Leaders in the Digital Area ‘-IWL- egingo da da Bilbon, emakumeen talentu disruptorea, ekintzailea zein barne ekintzailea, ikusaraztea helburu duen Nazioarteko Biltzarra.
Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan egingo da, eta SPRI Taldearen laguntza du.
IWLk ekosistemako eragile guztien arteko interakzioak sustatu nahi ditu, ekintzaileak, inbertitzaileak, korporazioak, akademia, parke teknologikoak eta tokiko eta nazioarteko administrazio publikoak elkartuz. Horretarako, elkarrizketarako gune ireki bat ezartzen da, ideiak jariatzeko eta enpresa-jardunbide egokiak eta etorkizunerako ekimenak partekatzeko.
inbertitzaileak, teknologia-parkeak, ETEak, korporazioak, akademia… Bost eztabaida-mahaik joera berriak, negozio-aukerak eta inbertsioak jorratuko dituzte:
– Zibersegurtasuna, metabertsoa
– Adimen artifizial sortzailea eta bere aukerak, #chatGPT
– Quatum Computing erabilera kasuak
– Blockchain, berrikuntza irekia eta proiektu disruptiboak finantzatzeko lehentasunak eta aukerak
– Scaleupak eta nazioartekotzea
– Jardunbide egokiak eta erabilerak inklusioaren eta berdintasunaren arloan mundu global batean
– Kontseilu eta ekosistema ekintzaileen arteko zubiak
-…
Abian jarri zenetik, 3 urte baino gutxiago dituzten startupen talentu ekintzailea aintzatesten eta ikusarazten duten sariak hautatzea eta banatzea da IWL Kongresuaren ardatz nagusia. Nazio Batuen ODSekin lerrokatutako kategoriak honako bertikal hauetan kokatzen dira: (I) Osasuna, (II) Hezkuntza, (III) Iraunkortasuna, (IV) Justizia, (V) Etika, (VI) zibersegurtasuna eta (VII) fintech.
Horrez gain, sari berezi bat emango zaio lidergo berritzailean errebelazioa den Startupari eta beste sari bat barne-ekintzailetza errebelazioari; UUPRIZE izenekoak (NFTak).
Erreserbatu HEMEN zure plaza, presentziala edo birtuala.
📆 Data: 2024ko otsailaren 1, 2.
⏱️ Ordutegiak : 18: 30etik 22: 00etara (Otsailaren 1ean) eta 9: 00etatik 16: 00etara. (Otsailaren 2an).
📍 Lekua: Deustuko Unibertsitatea, Paraninfo Bilbao
#IWL2024 BILBAO
spri-emprendimiento-VIII_Inspiring-Women-Leaders-Programa
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…
El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…
Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…