Categorías: albisteak-berriak

Laucirica Transmisiones, Bizkaia Zubian eta Reale Arenan dagoen ETE familiarra

Laucirica Transmisiones bigarren belaunaldiko ETE familiarra da, duela 45 urtetik potentzia-transmisioaren munduan murgilduta dagoena. Gaur egun, Erandioko fabrikan, 12 pertsonako talde espezializatu bat abiadura-murriztaileak mihiztatzen eta konpontzen aritzen da. Era berean, makinen transmisio mekaniko eta elektronikoko osagaiak kalkulatu eta aholkatzen ditu, kate zinematiko osoa maiztasun-aldagailutik makinari lotzeko akoplamenduraino hornituz. Gainera, motorren eta erreduktoreen mantentze prediktiboa egiten du, eta horiek prebentzio- eta zuzenketa-mailan konpontzen ditu. 

Gotzon Rodríguez Lauciricak, familia-enpresaren bigarren belaunaldiak eta merkataritza-arduradunak, azaldu duenez, “Lauciricaren sorrerak Espainiako iparraldea hurbiletik eta modu profesionalean artatuko zuen teknikari talde bat osatzeko bidea eman zuen”. 

2017ko urrian, 500 m2-ko pabiloi batera lekualdatu ziren. Pabiloi horri esker, orain askoz material gehiago dute stockean, eta, horrela, zerbitzu hobea ematen diote eragin-eremuari eta muntaia-makinen eta kalitate-kontrolen ekoizpen- eta konponketa-eremuari. Aldaketa horrek ekonomikoki ere hazten lagundu die. 2023an %6,8 gehiago fakturatu dituzte. 

Bizkaian kokatuta, non burdinak historikoki hainbesteko garrantzia izan duen, metalaren industria Laucirica Transmisionesen zutabe nagusia da. Gainera, lotura handia du materialen manipulazioarekin, hondakinen kudeaketarekin, uren tratamenduarekin, elikadurarekin edo sektore kimikoarekin. Rodriguezek adierazten duen bezala, bezeroak askotarikoak dira: “Adibidez, packaging edo makina-erreminta fabrikatzaileekin lan egiten dugu, gero eta makina edo ekoizpen-linea gehiago esportatzen baitituzte atzerrira, baita harrobietako edo altzairutegietako azken erabiltzaileekin ere”. 

Laucirica Transmisiones enpresak industria-mailan parte hartzen duen proiektu garrantzitsuenen artean daude siderurgia-linea handien motorizazioa edo moneta-papera inprimatzeko azken teknologiako makineria. Bizkaiko Zubi Esekiaren edo Reale Arenako teilatuaren translazioaren propultsioan eta mantentzean ere badago. Izan ere, LinkedIneko orrialdean adierazten duten bezala, duela gutxi adimen artifizialeko sentsore berritzaile batzuk jarri zituzten Bizkaia Zubiaren motorretako batean, osagaien narriadura aldez aurretik iragartzeko. 

Bitxikeria gisa, bere jarduera nagusiez gain, Laucirica Transmisionesek bere bezeroentzako prestakuntza ere eskaintzen du, eta Rodriguezek uste du hitzaldi horiek bezeroen ezagutza eta konfiantza hobetzen dutela: “Gure arrakastaren gakoetako bat gure produktua ondo ezagutzea eta industriako makinentzako eragingailu zuzenak kalkulatzen jakitea da. Ezagutza hori helarazteak gure bezeroekiko harremana indartzen du”. 

Motorreduktoreetan liderra den enpresa batek saritu du

Iazko urtarrilean, Bonfigliolik, motorreduktoreen diseinuan, ekoizpenean eta banaketan erreferentzia den familia-enpresa italiarrak, Laucirica Transmisiones Espainiako BEST Gold banatzaile lehen eta bakar gisa aitortu zuen, egindako auditorian puntuaziorik handiena lortu baitzuen. “Lortutako arrakastek eta prozesuetan lortutako kalitate-mailak, esperientzia-urteek eta taldean lan egiteko modu lerrokatuak [Bonfiglioli] ahalik eta aintzatespen gorena jasotzera eraman gaituzte”, dio Rodríguezek. Gainera, aurten ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu dute. 

Etorkizunari begira, enpresak merkatu eta produktu berrietan hazten jarraitu nahi du, baita motorreduktoreak konpontzeko zerbitzuan ere. Gotzon Rodríguezek azaldu duenez, “industriako hainbat sektorerentzat lan egitearen abantailak aukera ematen digu hazkunderik handieneko sektoreetan arreta jartzeko, eta, horretarako, baliabide gehiago bideratuko ditugu merkataritza eta marketin arloetara”. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Markinan atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

25_0475 Markinan atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Markinan atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik Prentsa Zerbitzua 2025-07-15 Ertzaintzak…

2 horas hace

M pour Montréal: jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik

M pour Montréal musika jaialdiak 20. urteurrena du aurtengoa eta azaroaren 18tik 22ra izango da Quebec-en.…

5 horas hace

Abian da 2025eko Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria

Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak urtero antolatzen duten itzulpen sarira proposamenak bidaltzeko epea irekita…

5 horas hace

Fira B! eta Monkey Week azoka profesionaletan parte hartzeko deialdiak irekita

BASQUE. MUSIC. egitasmoak Euskal Herriko musikariei zuzendutako bi deialdi berri abian jarri ditu, euskal talde eta…

5 horas hace

Euskarazko antzerkia Esloveniara doa

Arriaga Antzokiaren ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ ekoizpena Liublianara (Eslovenia) joango da DoSEL – Drama of Smaller European…

5 horas hace

International Steel Week: siderurgia-sektoreko lider globalekin topaketa estrategikoa

Industria siderurgikoak hitzordu garrantzitsua du urriaren 21etik 23ra International Steel Week-en, Steel Tech, Congress &…

5 horas hace