Categorías: albisteak-berriak

Jaurlaritzak eta Euskadiko 8 udalek Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren azken LEPeko plaza-kopurua bikoiztu dute

• 212 plazatik 410 plazara pasatuko dira, bai Euskal Poliziako oinarrizko eskalan bai Ertzaintzako Bide Segurtasuneko eta Ikerketa Kriminaleko espezialitateetako lanpostuetan
• Udaltzaingoetan, plaza hutsen kopurua handitu dute Bilbo, Donostia, Etxebarri, Getxo, Gorliz, Irun, Portugalete eta Zamudioko udalek
• Hautatutako pertsonek formakuntza udaberrian hastea aurreikusten da, dagozkien polizietan datorren urtean sartu ahal izan daitezen

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak gaur eman duen ebazpenean igo egin da, ia bikoizteraino, Euskal Poliziako azken LEPeko plaza-kopurua. 2023ko urtarrilean Ertzaintzako eta udaltzaingoko 212 plaza deitu zituzten, eta, orain, hautaketa-prozesua amaitzen ari denean, eta lehiaketa-oposizioaren behin betiko emaitzak argitaratu aurretik, Jaurlaritzak eta deialdia egin duten udalek erabaki dute azkenean 410 plaza izatea.  

Hori dela eta, LEP honetan udaltzaingoko 210 agente sartuko dira Euskadiko 31 udaletan eta 200 agente Ertzaintzan, bai oinarrizko eskalan bai Ikerketa Kriminalaren eta Bide Segurtasunaren espezialitateetan. Berez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 40 urteko historian lehenengo aldiz deitu dira lehiaketa-oposizio bidez espezialitatedun plazak. Jaurlaritzak hartutako erabakia da, gaur egun lanpostu huts gehien dituzten destino profesionalak baitira. Horrela, espezialitatea duten plazen ikasketa-planak, ikasgai-zerrenda komunaz gainera, espezialitate bakoitzeko lanak eta eginkizunak betetzeko beharrezko formakuntza espezifikoa ere jasoko du.

LEP honetan hautatutako pertsonek formakuntza udaberrian hastea aurreikusten da, dagozkien polizietan datorren urtean sartu ahal izan daitezen.

  • ERTZAINTZA: 200 plaza.
  • Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 27. Plaza horiek guztiek Ertzaintzaren nahitaezko 1. hizkuntza-eskakizuna dute (Europako esparruko B2).
  • Ikerketa Kriminala espezialitateko 107 (57 berri). Plaza horietatik 86k dute Ertzaintzaren nahitaezko 1. hizkuntza-eskakizuna.
  • Bide Segurtasuna espezialitateko 66 (16 berri). Plaza horietatik 53k dute Ertzaintzaren nahitaezko 1. hizkuntza-eskakizuna.
  • UDALTZAINGOAK: Euskadiko 31 udaletako udaltzaingoetako oinarrizko eskalako 210 plaza. Gehienek Administrazio Publikoko nahitaezko 2. hizkuntza-eskakizuna izatea eskatzen dute (Europako esparruko B2).

Udal hauetako plaza hutsen kopurua handitu da:

  • Bilbo (3 plazatik 60ra), Donostia (1etik 41era), Etxebarri (1etik 3ra), Getxo (2tik 19ra), Gorliz (1etik 2ra), Irun (5etik 6ra), Portugalete (3tik 9ra) eta 1etik 2ra Zamudioko udaltzaingo-zerbitzuan.

Udal hauek deitutako plaza-kopurua mantendu egin da:

  • Amurrio (1 plaza), Andoain (3 plaza), Aretxabaleta (1 plaza), Arrasate (2 plaza), Arrigorriaga (1 plaza), Basauri (1 plaza), Bermeo (2 plaza), Eibar (3 plaza), Errenteria (12 plaza), Gernika-Lumo (2 plaza), Hondarribia (1 plaza), Lasarte-Oria (3 plaza), Mungia (2 plaza), Pasaia (3 plaza), Santurtzi (8 plaza), Sestao (6 plaza), Sopela (2 plaza), Soraluze (1 plaza), Tolosa (1 plaza), Vitoria-Gasteiz (2 plaza), Zarautz (2 plaza) eta Zumarraga (8 plaza) eta Zizurkilgo udaltzaingo-zerbitzua (1 plaza).

XI. Legealdiko erronkak

Hautaketa-prozesu hau oinarrizko hiru helbururekin diseinatu zen:

  • Berdintasuna: Euskadin altueraren baldintza kenduta egiten den lehenengoa da. Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek Euskadin emakume polizien kopurua gehitzeko eta, modu horretara, plantilletako egungo desoreka zuzentzeko hartutako beste neurri bat da.
  • Belaunaldien arteko txanda:  belaunaldien arteko txanda eta erroldak gaztetzea bermatzea.
  • Euskalduntzea: Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen euskalduntze-prozesuan aurrera egitea, euskara harremanetarako ohiko hizkuntza izan dadin, bai laneko hizkuntza gisa bai herritarrei arreta emateko hizkuntza gisa.

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

17 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

1 día hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

2 días hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

2 días hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

2 días hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

2 días hace