Osakidetzak osasunaren arloko goi-teknologiako 40 ekipo eskuratu eta berritu ditu guztira. Horrela, diagnostikatzeko eta tratatzeko ahalmena areagotu du. Gaur egun abian dauden ekipo berriei esker, posible da fase goiztiarragoetan diagnostikatzea, baita denbora laburragoan proba eta terapia gehiago egitea ere.
Ekipamenduen modernizazioak 53,6 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta horren isla izango da herritarren biziraupena eta bizi-kalitatea handitzea, batez ere gaixotasun kronikoak, gaixotasun onkologikoak, gaixotasun arraroak eta gaixotasun neurologikoak dituzten pazienteena.
Ekipo berriek dituzten ezaugarri teknikoak hobetuta, beste urrats bat eman da Osakidetzako zentroetan banda teknologikoa egokitzeko; hori guztia goi-teknologiarako sarbidean ekitatea sendotuta eta paziente eta profesionalen asistentzia-kalitatea eta segurtasuna hobetuta.
53,6 milioi euroko inbertsio hori goi-teknologiako ekipoak berritzeko INVEAT planaren barruan dago. Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan jarri zen abian. Euskadik 30,5 milioi euro jaso ditu INVEATetik datozen Europako funtsetatik, eta gainerakoa, 23 milioi euro, Osakidetzaren aurrekontutik dator.
40 EKIPO BERRITU
Osakidetzak osasunaren arloko goi-teknologiako 40 ekipo instalatu ditu bere sareko hainbat ospitaletan, bai tratamendurako, bai miaketa eta diagnostikorako. Ekipo horiek milaka pazienteri emango diete zerbitzua urtero.
Tratamendu-ekipoak:
Miaketa- eta diagnostiko-ekipoak:
| ARABA (9 EKIPO) | ||
| Partikulen azeleragailu lineala (PAL) | AUO | 1 |
| Angiografia neurorradiologikoa (AN) | AUO | 1 |
| Hemodinamika (HEMO) | AUO | 1 |
| Gammaganbera (SPECT-OT) | AUO | 1 |
| Erresonantzia magnetikoa (EM) | AUO | 2 |
| Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) | AUO (1) Santiago Ospitalea (1) | 2 |
| Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN) | AUO | 1 |
Lurralde historikoen arabera, 9 ekipo instalatu dira Araban, 20 Bizkaian eta 11 Gipuzkoan.
| BIZKAIA (20 EKIPO) | ||
| Partikulen azeleragailu lineala (PAL) | Basurtuko UO | 1 |
| Angiografia neurorradiologikoa (AN) | Gurutzetako UO (1) Galdakao-Usansoloko UO (1) | 2 |
| Brakiterapia digitala (BRAKI) | Gurutzetako UO | 1 |
| Hemodinamika (HEMO) | Gurutzetako UO | 1 |
| Gammaganbera (SPECT-OT) | Basurtuko UO (1) Gurutzetako UO (1) | 2 |
| Erresonantzia magnetikoa (EM) | Gurutzetako UO (1) Galdakao-Usansoloko UO (1) | 2 |
| Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) | Gurutzetako UO (4) Basurtuko UO (1) Areilza doktorea anbulatorioa (1) Gernika O (1) Galdakao-Usansoloko UO (1) | 8 |
| Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN) | Basurtuko UO (1) Gurutzetako UO (1) | 2 |
| Positroien emisio bidezko tomografia eta OT (PET-OT) | Gurutzetako UO | 1 |
| GIPUZKOA (11 EKIPO) | ||
| Partikulen azeleragailu lineala (PAL) | Donostiako UO | 1 |
| Angiografia neurorradiologikoa (AN) | Donostiako UO | 2 |
| Erresonantzia magnetikoa (EM) | Amara Berri anbulatorioa | 1 |
| Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) | Groseko anbulatorioa (1) Donostiako UO (2) Debagoieneko O (1) Mendaroko O (1) Bidasoako O (1) | 6 |
| Plangintzako ordenagailu bidezko tomografia axiala (OT PLAN) | Donostiako UO | 1 |
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…