Pasaia, gizon bat atxilotu dute bere etxean marihuana-kopuru esanguratsua eta landareak hazteko armairuak aurkitu dituztelako

Ertzainek, Pasaiako Udaltzaingoarekin elkarlanean, 33 urteko gizon bat atxilotu dute, droga-trafikoaren ustezko delitua leporatuta. Arrastatuaren etxean, guztira hiru kilogramo marihuana zituzten ehun ontzi baino gehiago eta oraindik baloratu ez duten haxix-kopuru bat aurkitu dituzte, bai eta substantzia sorgorgarri hori “indoor” hazteko beharrezko elementuak ere.

Herenegun, asteartea, arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera, Pasaiako Udaltzaingoak Ertzaintza agertzeko eskatu zuen, etxebizitza batean esku-hartze bat egiten baitziren sarrerako atea zabalik zegoelako eta barrutik inork ez zielako erantzuten haiek egindako eskakizunei.  Etxean sartzearekin batera, marihuana-usain handia hartu zuten, eta itxura guztien arabera aipatutako substantzia begetala zuten kristalezko ontziak eta landareak hazteko eta manipulatzeko tresneria aurkitu zituzten.  

Lekura bertaratu zen Ertzaintzaren patruila batek eraikineko portalean aurkitu zuen aipatutako etxebizitzan bizi zela adierazi zuen pertsona bat, eta identifikatu egin zuen, beraz.  Pertsona horrek aitortu zuen marihuana hazten zuela eta, une horretan, bostehun gramo inguru eta beste berrehunen bat gramo haxix egongo zirela eta bereak zirela, eta agenteek atxilotu egin zuten, beraz, droga-trafikoaren ustezko delitua leporatuta. Ondoren, Errenteriako Ertzain-etxera eraman zuten.

Atxilotuaren baimenarekin, eta bere abokatuaren aurrean, atzo, asteazkena, goizean, etxebizitza miatu zuten Ertzaintzako Txakur Unitatearen laguntzaz, eta barruan aipatutako substantziak aurkitu zituzten etxebizitzako hainbat gela eta armairutan banatuta. Horrez gainera, marihuana hazteko beste hiru armairu, aireztatzeko eta usainak iragazteko sistema eta landareak barruan hazteko ohikoak diren beste hainbat elementu ere aurkitu zituzten.