Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte Getxoko ostalaritza-lokal batean substantzia estupefazienteekin trafikatzea egotzita. Lokaleko zaintza-dispositibo batean egin dituzte atxiloketak, droga trafikatzen ari zirelakoan. Atxilotuak ezustean harrapatu zituztenean, kokaina eta haxix dosi batzuk desegiten saiatu ziren, eta hustubide batetik bota zituzten.
Bi susmagarriak atzo arratsaldean atxilotu zituzten, Algorta auzoko ostalaritza-establezimenduko zaintza-dispositibo batean, barruan substantzia estupefazienteekin trafikatzen ari zirelakoan.
Ertzaintzak hainbat agente zabaldu zituen, eta tabernara aldizka bezeroak joaten zirela egiaztatu zuten. Bezero horiek jarrera zelatari eta urduria zuten, eta, denbora labur batez barruan egon ondoren, tabernatik presaka alde egiten zuten. Batzuk ibilgailuetan ere hurbiltzen ziren, eta inguruan gelditzen ziren, transakzioak egiteko.
Poliziak ostalaritza-lokalean sartu ziren eta bi zerbitzariak ezustean harrapatu zituzten. Poliziaren presentziaz ohartzean, haietako batek alerta-ahotsa eman zuen, eta agenteei lokalaren goiko solairura sartzea oztopatu zien. Lokalean, bere kidea substantzia estupefazienteak desegiten saiatzen ari zen, eta hustubidetik bota zituen. Biak erreduzitu zituzten eta lokalaren miaketa bat egin zuten. Lurrean kokaina hondarrak eta haxix zati batzuk zituzten bilgarriak aurkitu zituzten.
Horiek horrela, agenteek bi susmagarriak atxilotu zituzten, droga-trafikoko delitu bat egotzita.
Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Lemoan osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, bere etxean…
26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua Ertzaintzak identifikatu…
Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…
Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…
Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…
Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…