Categorías: albisteak-berriak

EHUazoka 2024 Arabako Campusean

Gipuzkoako Campusetik igaro ondoren, otsailaren 3an, larunbataz, EHUazoka Euskal Herriko Unibertsitatearen Unibertsitate Orientazioko Azoka burutuko da Arabako Campusean, eta otsailaren 10ean itxiko du bere ibilbidea Bizkaiko Campusean. Standetarako sarrera librea da, baina hitzaldietara joan nahi dutenek nahitaez eman behar dute izena campus bakoitzean azoka egin aurreko astelehenetik aurrera.

EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. EHUazoka Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen orientazio-jardueren barruan kokatzen da, eta orientazio-aktibitate nagusia da. Horren bidez, unibertsitate publikoak orientazioarekin duen konpromisoa agerian jartzen da, unibertsitate aurreko ikasleek egingo dituzten titulazioak aukeratzerakoan erabakiak behar bezala hartzeko funtsezko tresna den aldetik.

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapiak adierazi duenez “bereziki gaur egungo testuinguruan, non etengabeko eraldaketak eta talentuaren krisia dei daitekeena ikusten ari baikara, ziur gaude behar-beharrezkoa dela orientazio egokia eskaintzea, unibertsitate-aurreko ikasleek ikasteko zer aukera dituzten jakin ahal izateko eta, horrela, beren gaitasun, trebetasun eta interesetara ondoen egokitzen den titulazioa aukeratu ahal izateko. EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitatearen Orientazio Azoka, da Euskadi mailako orientazio-jarduera nagusia. Bertan, unibertsitate aurreko ikasleek eta haien familiek behar duten informazio guztia lortzeko aukera dute, eta, gainera, arreta pertsonalizatua, funtsezkoa baita unibertsitate-ikasketak aukeratzeko prozesuan.”

Gipuzkoako Campusetik igaro ondoren, azokak otsailaren 3an egingo dira Arabako Campusean eta otsailaren 10ean Bizkaiko Campusean. EHUazokaren hiru jardunaldietan, fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diete unibertsitate aurreko ikasleei standetan, eta informazio-saio kolektiboak ere egingo dira. Horrela, EHUazoka aukera bat da gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibertsitate-ikasketei buruzko zalantza guztiak argitzeko.

Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko. Saio horietarako izena emateko epea urtarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da, Gipuzkoan urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra, eta Bizkaian otsailaren 5etik 9ra. Izen-ematea zabalik egongo da informazio-saio bakoitzeko plazak agortu arte.

Izen ematea orrialde honetan egingo da (esteka gaur astelehena, urtarrilaren 29an, aktibatuko da Vitoria-Gasteizko EHUazokarako).

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak

2024-2025 ikasturteko gradu eskaintza: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/aurtengo-graduak

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0289 Lemoako etxebizitza batean marihuana-plantazio bat aurkitu dute bertan sua izan ondoren

Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Lemoan osasun publikoaren aurkako delitu batengatik, bere etxean…

44 minutos hace

26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua

26_0288 Ertzaintzak identifikatu du joan den igandean Zumaiako hondartza batean aurkitu zuten gorpua Ertzaintzak identifikatu…

44 minutos hace

26_0287 Emakume bat atxilotu dute Bilbon, lonja bati su emateagatik, bikotekidea barruan zuela

Bilboko udaltzainek 45 urteko emakume bat atxilotu dute, hilketa saiakera egotzita. Zenbait lekukok atxilotua, bikotekidea…

4 horas hace

Nafarroako 101 udalerrik homologatu dituzte suteen aurka jarduteko udal-planak

Foru Komunitateko 101 udalerrik dagoeneko badituzte Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Planak (PAMIF), Nafarroako…

4 horas hace

Irakasletzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Lan Eskaintza Publikoko probak ekainaren 19an hasiko dira

Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren…

4 horas hace

Nafarroako Gobernuak foru lege-dekretu bat onetsi du Ekialde Hurbileko krisiaren ondorio ekonomikoei erantzuteko

Foru Gobernuak foru lege dekretu bat onartu du asteazken honetan, Estatu Batuen eta Israelen erasoaren…

4 horas hace