Barakaldok Emakumearen eta Neskatoaren Eguna ospatuko du berriz ere Zientzian, emakumeek esparru zientifikoan duten parte-hartzeari eta sarbideari buruz kontzientziatzen jarraitzeko. Udalak 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako 15 tailer antolatu ditu otsailaren 3rako Clara Campoamor gizarte etxean. Helburua, haurrei zientzian erreferente femeninoak erakustea eta jolasen bidez esparru horrekiko interesa pizten saiatzea da.
2016an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen otsailaren 11 izendatzea Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna Zientzian. Urtero, Barakaldoko Udalak ospakizun horren berri ematen du, barakaldarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko, kultura zientifiko eta humanistiko berri bat sortzen laguntzeko -genero-berdintasuna funtsezkoa dena-, eta STEAM eremuan karreren aukeraketa sustatzeko udalerriko neska-mutilen artean.
Horretarako, programa bat prestatu da publiko ezberdinei zuzendutako jarduerekin. Jarduera horiek, otsailaren 11n inauterietako asteburuarekin bat egiten dutenez, aurreratu egin dira eta urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra egingo dira.
Tailerrak doakoak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira. Familian parte hartu ahal izango da heldu batekin (ama/aita edo tutorea), adingabe 1 edo gehienez 2, 5 urtetik aurrera.
ROBOTIKA ETA SORMEN TAILERRAK
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
FAMILIARENTZAKO ZIENTZIA-TAILERRAK – FAMILIAKO ESPERIMENTUAK –
Hiru tailer dira, zientzia eta teknologiara modu dibertigarrian hurbiltzeko esperimentu eta erakustaldiekin. Familian parte hartzeko gunea*. Euskara eta gaztelania.
Tailer bakoitzeko 3 txanda
NOLA EGIN INSKRIPZIOAK
Tailerrak 10:30etatik 13:30ak arte izango dira eta, esan bezala, aldez aurretik izena eman behar da, gaurtik aurrera, urtarrilak 29. Horrela, izena aurrez aurre edo telefonoz eman daiteke gizarte-etxeetan eta kultur etxeetan (944789552/944789484) eta online udalaren webgunean, egoitza elektronikoaren bidez, BakQ bidez.
https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/tramiteak/acceso.do?id=863
ANTZERKI IKUSKIZUNA ARRATSALDEAN
Larunbat arratsaldean, Barakaldoko familiek Piztu! ikuskizunera joateko aukera izango dute. EIDABE konpainiaren EmakumeON Energia. Familientzako antzezlana da eta 18:00etan hasiko da Clara Campoamorren.
Antzezlanak kongresu zientifiko ero eta dibertigarri bat irudikatzen du, non bi aktorek dena hankaz gora jarriko duten. «Emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, emakumeak zientzian duen benetako pisua ezagutuko dugu, Marie Curie ardatz eta gidari hartuta, eta hainbat esperimentu egingo ditugu», azaldu du Iratxe Foces Berdintasun zinegotziak.
Ikuskizuna doakoa da, gonbidapena behar den arren. Gonbidapena online eskura daiteke, urtarrilaren 29tik aurrera, familientzako Arte Eszenikoen programaren salmenta plataforman: https://barakaldokultura.vivetix.com/
Aumenta las partidas para subvencionar los programas de Educación un 17% respecto del año pasado,…
Una iniciativa conjunta que ofrece ventajas cruzadas para acercar el arte, la historia y la…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha delimitado con mayor precisión el alcance de…
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…