Categorías: albisteak-berriak

Bingen Zupiriak: “Ahalegin handia egin du Gobernuak oposizioarekin legeek ahalik eta babesik handiena izan zezaten”

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur goizean Euskadi Irratiko  “Faktoria” saioan. Besteak beste, hizpide izan ditu Lehendakariaren bidaia ofiziala Bruselara, legealdiaren azken txanpan onartutako legeetan lortutako adostasun zabala eta euskara indarberritzen jarraitzeko Aroa marko estrategiko berria.

Egunotan Iñigo Urkullu Lehendakaria Bruselan da bidaia ofizialean eta besteak beste, Europar Batasunean euskara hizkuntza ofizial izateko eta legegintza eskumenak dituzten Eskualdeek eta Nazionalitate konstituzionalek EBko erabakietan parte hartzeko  protokoloa aurkeztu ditu. Horren harira, Zupiriak adierazi du, Lehendakariaren proposamen guztiek izan dutela harrera ona, “berak esan digunez, planteatu dituen gai guztietan somatu du badagoela Jaurlaritza egiten ari den planteamenduen eta eskarien ezagutza bat eta badagoela gure autogobernuaren eta gure erakundeen onespen bat  ere”. Protokoloaren harira, Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Europan dagoen egoera askotarikoa dela eta estatu azpiko errealitate horien baitan batzuek badutela, gainera, legeak egiteko eta onartzeko gaitasuna eta horiek Estatuan zein Europan balio dutela. “Lehendakariak eskaria du estatuen barruan ofizialtasuna duten eta hizkuntza ofiziala dutenek,  estatus berezia izatea Europan, gure eskumenekoak diren alorretan eta gaietan ahotsa izan dezagun  Europan” azaldu du.

Legealdiaren azken txanpari dagokionez, Zupiriak azpimarratu du Jaurlaritzak erabaki zuela 4 lege proiektu agintaldia amaitu aurretik onartzea eta zentzu horretan, Jaurlaritzak bultzada eman diela lege proiektu horiei legebiltzarrean onartuak izan daitezen, “ahalegin handia egin da oposizioko taldeekin hitz egiteko, ahalik eta babesik handiena lortzeko; ez da azken orduko kontua izan, hilabeteetan egin dugu lan talde guztiekin, adostasunera iristeko eta azkenean, emaitza ona izango da”. Trantsizio Energetikoaren aldeko eta Klima Aldaketaren aurkako Legearen harira azpimarratu du erabaki asko baldintzatu eta posible egingo dituen legea dela, karbono isuriak ekidin eta energia iturri berriak sustatzeko; “erabakiak hartu behar dira herriz herri, eskualdez eskualde eta bailaraz bailara eta horrek eskatzen du adostasun zabala, adostasunik ez badago zaila izango baita erkidego gisa ditugun helburuak betetzea, uste dut benetako beharrizan baten aurrean, benetako borondate politikoa egon dela adostasunera iristeko” esan du.

Amaitzeko, atzo aurkeztutako euskara indarberritzen jarraitzeko Aroa marko estrategiko berriaz mintzatu du Bingen Zupiria. Ingurunearen diagnostiko batetik abiatutako plana dela adierazi du, “gero eta pertsona gehiagok ikasi du euskara, gero eta elebidun gehiago dago gizartean, hizkuntza berriak etorri dira gure artera, horrek egoera berri baten aurrean jarri gaitu eta pertsonen arteko harremanak ere guztiz aldatu dira, digitalizazioaren ondoren; gizartea zeharo aldatu da eta egoera berriari erantzuna emateko sortu da plangintza berria. Digitalizazio alor guztian egin behar da ahalegina, baldintza egokiak bermatu behar ditugu euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko aisialdian, kirol munduan lan munduan… eta irakaskuntzari azpimarratuko nituzke, batetik, Ingura egitasmoa euskararen autoikaskuntzarako eta jatorri atzerritarra duten haurren integrazio soziala sustatzeko eta euskara ikasi dezaten bermatzeko  hizkuntza eta hezkuntza alorretatik egin beharreko ahalegin berezia ” esan du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

4 horas hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

7 horas hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

10 horas hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

10 horas hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

10 horas hace

Kontsumobide detecta altos niveles de incumplimiento en la venta de legumbres

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, ha llevado a cabo tres campañas de inspección que…

10 horas hace