Categorías: albisteak-berriak

Kontsumobidek hipoteka-maileguen gehiegizko klausulen gastuak erreklamatzea gomendatu du

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak urtarrilaren 25ean emandako epaiaren ondoren, Kontsumobidek kontsumitzaileei gomendatzen die erreklamatzeko tasazio, erregistro, gestoria eta notariotza gastuak itzultzea.

EBJAk ebatzi duenez, ezin zen ulertu erreklamatzeko epea gastu horien faktura ordaintzeko unean hasten zenik zenbatzen, horrek babesgabetasuna eragiten baitzion kontsumitzaileari.

Era berean, Europako Auzitegiak erabaki du ezin dela suposatu kontsumitzaile bat jabetzea bere hipotekan abusuzko klausula bat dagoela jurisprudentzia egoteagatik (hori da Espainiako Auzitegi Gorenaren 2019ko urtarrilaren 23ko epaiaren kasua), eta, beraz, epai hori ere ezin dela epearen hasieratzat hartu.

Egoera horren aurrean, Kontsumobideko zerbitzu juridikoak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren erabakiaren ondorioak aztertzen ari dira. Ez da ahaztu behar erabaki hori Bartzelonako Probintzia Auzitegiak egindako bi auzi prejudiziali erantzunez hartu dela, baina ebazteko dagoela Auzitegi Gorenak Europako auzitegietan aurkeztutako beste auzi prejudizial bat.

Nolanahi ere, Kontsumobidek ondorioztatu du beste eszenario batzuk ere zabaltzen direla, kontsumitzailearen aldekoak. Eszenario horien arabera, Kontsumoko Euskal Institutuaren gomendioa da hipoteka-kreditua 2019ko ekainaren 16a baino lehen sinatu zuten pertsonek beren banketxeko bezeroaren arretarako zerbitzuaren aurrean erreklamatzea abusuzko klausula aitor dezatela, eta bidegabe ordaindutako zenbatekoak lehenbailehen itzul ditzatela.

Urtarrilaren 15eko prentsa-oharrean azaldu genuenez, erreklamazioa banketxeko Bezeroaren Arreta Zerbitzura edo Bezeroaren Defendatzailera zuzendu behar da, eta gehienez hilabeteko epean erantzun behar du. Funtsezkoa da erreklamazioa zerbitzu espezifiko honetan aurkeztea, bulego konbentzional batean aurkeztea aurkeztu gabekotzat jo baitaiteke. Kontsumobidek erreklamazio-eredu bat eskaintzen du esteka honetan.

Auzitegi Gorenak berretsitako epai batzuen arabera, hipoteka-mailegua ematen duen banketxeak bere gain hartu behar ditu gestoria-, tasazio- eta erregistro-gastu guztiak, baita notaritza-gastuen % 50 ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bigarren Hezkuntzako ikasleak egun batez auzitegiko polizia bihurtu dira, eta krimen bat argitu dute “Forensic Science” hezkuntzako STEAM proiektuaren barruan

• Aurten hogeita hamar ikastetxek parte hartzen dute “Forensic Science" jardueran, Arteekin lotutako STEAM proiektuan,…

2 horas hace

La tasa de pobreza infantil de España es casi el doble que la de Euskadi

Actualmente la tasa de pobreza infantil en el estado español es del 29%, en Europa…

2 horas hace

La UVR de la Ertzaintza rescata a un hombre en el Parque Natural de Gorbeia

Ayer, domingo, agentes de la Unidad de Vigilancia y Rescate (UVR) de montaña de la…

2 horas hace

Cruz Roja rescata a dos menores con hipotermia a 200 metros de la playa de Zarautz

Dos menores fueron rescatados este domingo por la tarde en la costa de Zarautz después…

2 horas hace

Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik

25_0703 Hiru atxilotu Peñacerrada-Urizaharran etxe batean eta taberna batean indarra erabiliz lapurreta egiteagatik Hiru atxilotu…

5 horas hace