Portugaleten gizon bat atxilotu dute, zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren


24_0059 Portugaleten gizon bat atxilotu dute, zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren

Portugaleten gizon bat atxilotu dute, zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek etxe batean lapurreta egin nahian harrapatu ondoren

Servicio de prensa

2024-01-31

Gazte bat, 26 urtekoa, atxilotu dute in fraganti, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek Portugaleten etxebizitza batean leihotik sartzen harrapatu ondoren.

Atzo, asteartea, 22:00ak aldera, gertatu zen Portugaleteko Errepelaga auzoan.  

Kalean oinez zihoan eta zerbitzutik kanpora zegoen ertzain batek gizon bat ikusi zuen etxe bateko leihora igo eta bertatik etxean sartzen saiatzen. Agenteak gelditzeko agindua eman zion, ertzain gisa identifikatuta, eta uniformedun patruilak iritsi arte atxiki zuen.

Agenteek etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion eginbideak hasteko.  Horiek amaitu ondoren, arrastatuak aurrekari ugari dituela, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.