Tolosaldean sexu-erasoagatik atxilotutako osteopata espetxeratu dute


24_0069 Tolosaldean sexu-erasoagatik atxilotutako osteopata espetxeratu dute

Tolosaldean sexu-erasoagatik atxilotutako osteopata espetxeratu dute

Servicio de prensa

2024-02-02

Azken egunotan, Tolosaldeko osteopatia zentro bateko bezeroek salaketa berriak jarri dituzte Ertzaintzan saioak egiten ari zen gizonaren aurka, sexu-askatasunaren aurkako ukituak eta jokabideak egiteagatik. Hori dela eta, berriro atxilotu eta epailearen esku utzi dute gaur, ostirala, goizeko azken orduan, eta espetxeratzeko agindua eman dute. Orain arte, sei biktima izan dira, eta ikerketak zabalik jarraitzen du, salaketa berriak egon daitezkeelakoan.