Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Eginon istripua izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute


24_0076 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Eginon istripua izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Eginon istripua izan duen eskalatzaile bat erreskatatu dute

Prentsa zerbitzua

2024-02-04

28 urteko gazte batek Euskakiko Larrialdi Zerbitzuen esku-hartzea behar izan du, Eginon (Araba) eskalada egiten ari zen ezbehar baten ondorioz. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu eta osasun-baliabideetara eraman du.

15:00ak aldera, partikular batek Sos Deiak 112 Larrialdietarako Zerbitzuaren telefono bidez jakinarazi du bere laguna erori egin dela Eginoko horma harritsu batean, Asparrenan. Biktimak zauriak izan zituen, batez ere aurpegian, baina bere kordean zegoen.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek Ertzaintzaren helikoptero bat bidali dute bertara, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteekin. Osasun-baliabideak ere bertaratu dira.

Gertakaria baloratu ondoren, zehaztu da, biktima eta laguntzailea zeuden lekuaren ezaugarri orografikoak ikusita, polizia-aireontziaren bidez egin da erreskatea. Zauritua, 28 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute anbulantzian. 

Jaitsi Argazkia/Foto