Categorías: albisteak-berriak

26 konpartsa eta tradizio handiko Donostiako Inauteriak

Otsailaren 8an, ostegunean, hasiko da Inauteria, Sardina otsailaren 13an, asteartean, erreko da, eta otsailaren 24an amaituko da Bidebietan desfile batekin

Inauteriak jardueraz beteta itzuliko dira Donostiara, auzo guztietan eta gustu guztientzat. Otsailaren 8an, ostegunean, Ostegun Gizena, hasiera emango zaio 9 jardunaldietako egitarauari.

Ohikoa den bezala, Momo Jainkosa eta bere segizioa Konstituzio plazara iritsiko dira ostegunean arratsaldean, 18:31ean. Aurten Showtime konpartsako Mabel Vidal Sastre izango da Momo Jainkosa, eta konpartsako kide Lyidia, Joseba eta Irati izango dira segizioa. Konstituzio plazatik Parte Zaharra eta Erdialdeko kaleetatik ibiliko dira Maria Cristina Hotelera iritsi arte. Bertan, hiriko giltzak jasoko dituzte. Jarraian, Udaletxera joango dira, Udalbatzar aretoan “Inauteri Hasierako Festa Beldurgarria!” ospatzera.

Euskal inauterietako konpartsak eta konpartsa tradizionalak

Konpartsa tradizionalak inauterien hasieraren protagonista izango dira. Horiek horrela, Zubietako Joaldunak Parte Zaharretik ibiliko dira ostegunean arratsaldean, eta Momo Jainkosari eta bere segizioari ongietorria egingo diete. Ostegunean arratsaldean bertan, Orixe ikastolako kideak Parte Zaharretik ibiliko dira, eta Eskola eta Goizaldi dantza taldeek emanaldia eskainiko dute Konstituzio plazan 20:01ean.

Otsailaren 9an, ostiralean, Ostiral Mehea, Los Bebes de la Bulla eta Union Artesanaren Lanpernen konpartsek Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleak alaituko dituzte. Bi konpartsek irteera egingo dute ere larunbatean arratsaldean.

Aurretik, otsailaren 10ean, larunbatean, 12:31ean Gero Axular Dantza Taldearen eskutik Intxixu Euskal Inauteria ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Gero Axular-ek emanaldia eskainiko du 13:01ean Konstituzio plazan. Arratsaldean, Lanpernen eta Los Bebes de la Bulla konpartsez gain, Eskolako Lorazainen, Gaztediko Oilarren, Gaztelubideren Fanfarrearen, R.C.Tenisaren danborradaren, eta Amarakalderen kaldereroen konpartsak ikusteko aukera egongo da. Guztiak Konstituzio plazatik pasako dira 20:01etatik aurrera.

Oilarren, Lorazainen eta Los Bebes de la Bulla konpartsak igande goizean ere aterako dira, eta Parte Zaharreko kaleetatik Eusko-Ttish konpartsa ikusteko aukera ere izango da.

Konpartsen aurkezpena, botere aldaketa eta desfileak

Konpartsak dira Donostiako inauterien protagonista handienak. Hilabete asko eman dituzte trajeak eta koreografiak prestatzen, eta horiek guztiak ikusteko aukera egongo da, otsailaren 9tik ostiraletik hasita – Illunbeko ohiko aurkezpenean, non eta Inauterietako Jantzien Diseinuen V.saria jokoan egongo den – otsailaren 24a arte, Bidebietan egingo den azken desfilea arte.

Baina Erdialdeko kaleetatik egingo den lehen desfilearen aurretik, Donostiako inauterietako une berezienetakoa bizitzeko aukera egongo da. Larunbatean goizean konpartsetako kideak Okendo plazara joango dira Momo Jainkosa eta bere segizioari Goiztiriak abestera. Kalejira 11:01ean hasiko da Zuloaga plazan eta 11:31ean iritsiko da Okendo plazara. Bertan Momo Jainkosa, bere segizioa eta partaide guztiak Konstituzio plazara joango dira. Han Eneko Goia alkateak aginte makila emango dio Momo Jainkosari.

Arratsaldean, 17:01ean hasita, 26 konpartsa Erdialdean ibiliko dira ohiko desfilean. Bertan, donostiar guztiei erakutsi ahal izango diete hainbat hilabetetan egindako lana. Desfilea igandean errepikatuko da, 17:01ean hasita.

Konpartsen emanaldiek astelehenean izango dute jarraipena Katalunia plazan. 19:01ean konpartsak emanaldia eskainiko dute, eta bertan, konpartsa bakoitza 3 minutuz arituko da. Otsailaren 17an eta 18an hainbat auzotan ibiliko dira konpartsak, eta bi hitzordu nagusi izango dituzte: lehena, otsailaren 17an, larunbatean, Loiolako Erriberatan, 17:01ean; eta bigarrena, igandean, otsailaren 18an, 11:01ean Altzan urtero ospatzen den Eltze festan.

Inauteria auzoetan

Halaber, auzo ezberdinetako hainbat auzo elkartek, zein kultura eta kirol elkartek hainbat jarduera antolatu dituzte Inauterietako egunetan. Horrenbestez, Amara Berrin, Añorgan, Grosen, Altzan, Intxaurrondon, Antiguan eta Bidebietan hainbat ekimen egongo dira familian Inauteriekin gozatzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/02/05-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Andoaingo merkataritza-establezimendu batean kokaina saltzeagatik atxilotu dute

Ertzaintzak egindako ikerketa baten ondorioz, 44 urteko gizon bat atxilotu dute, lan egiten zuen Andoaingo…

2 horas hace

Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik

25_0309 Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik…

5 horas hace

Zumarragan atxilotu dute tren bateko bi bidaiariri maletak lapurtzeagatik

Ertzaintzak tren batetik deskuiduan ustez bi maleta lapurtu zituen gizona atxilotu zuen atzo Zumarragan. Atzo,…

8 horas hace

El Lehendakari sobre las víctimas vascas de los campos nazis: “Es nuestra responsabilidad proteger la democracia que ellos defendieron”

El pasado sábado el Lehendakari presidió, junto a la consejera de Justicia y Derechos Humanos, María Jesús…

8 horas hace

Nueva detención por una agresión con arma blanca en Irun, este sábado

Un joven de 21 años de edad fue detenido el pasado sábado en Irun después…

8 horas hace

El Ayuntamiento de Donostia manifiesta «su más enérgico rechazo» ante la última agresión sexual

El pasado jueves se produjo una nueva agresión sexual en la capital guipuzcoana. Los hechos…

8 horas hace