N-1 errepidea itxita dago Itsasondon, trafiko-istripu baten ondorioz


24_0077 N-1 errepidea itxita dago Itsasondon, trafiko-istripu baten ondorioz

N-1 errepidea itxita dago Itsasondon, trafiko-istripu baten ondorioz

Servicio de prensa

2024-02-05

Bi pertsona zauritu dira hiru kamioiren artean N-1 errepidean, Itsasondon, gertatu den zirkulazio-istripuan. Errepidea itxita geratu da Gasteizerako noranzkoan, eta horrek auto-ilarak eragin ditu. Bestalde, kamioietako bat trenbide ingurura erori da.

Gaur arratsaldeko ordu bat eta hamar aldera, hiru kamioiren arteko istripua gertatu da N-1 errepidean, Itsasondo parean. Hiru garraiolarietako bi zaurituta geratu dira, eta Zumarragako eta Donostiako ospitaleetara eraman dituzte. Bidea itxita geratu da Gasteizerako noranzkoan, eta, horren ondorioz, bost kilometroko auto-ilarak sortu dira. Hori dela eta, ibilgailuen trafikoa A-15 autobidetik eta GI-2131 errepidetik, Legorretatik, bideratzen ari dira. Gainera, kamioietako bat maldan behera Itsasondoko tren-geltoki ingurura erori da.