Categorías: albisteak-berriak

Kontsumobidek eta EAEko Fiskaltza Nagusiak lankidetza-protokolo bat sinatu dute kontsumoaren arloko eskubideen defentsa indartzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta EAEko fiskal nagusi María del Carmen Adán del Ríok bi erakundeen arteko lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur

Sailburuak azaldu duenez, “Kontsumobidek ahalegin handia egin du gure tresnak kontsumo-ohitura berrietara egokitzeko, batez ere Kontsumo Lege berri bat garatuz, 2023ko apirilean onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua, Legebiltzarreko taldeen adostasun eta babes zabalarekin. Lege modernoa da, aitzindaria zenbait alderditan, aurreratuenetakoa, eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak indartzen ditu, bereziki kalteberenak”.

Behin Estatutua onartuta, “Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiarekin dugun lankidetzan sakontzen jarraitu dugu, eta kontsumitzaileen defentsarako ekintzak optimizatzeko bideak aztertzen. Hori dela eta, gaur lankidetza-hitzarmen hau sinatu dugu, egituraz behar bezala mantentzea nahi dugun koordinazioa formalizatzeko eta horri jarraipena emateko”.

Hitzarmen hau jarduera argi eta zehatz batzuetan islatzen da, eta bi erakundeak aritu dira jarduera horietan. Lehenik eta behin, protokolo horrek jarraipen-batzorde misto bat sortzea dakar, datozen egunetan gauzatuko dena, Kontsumobideko eta fiskaltzako kideek osatuko dutena. Batzorde hori arduratuko da lan-plana eta jarraipen-txostenak egiteaz, baita kanpoko adituekin osa daitezkeen lantalde espezifikoak sortzeaz ere. Kontua da interesekoak eta gaurkotasunekoak diren gai guztiak jorratu ahal izatea, kontsumitzaileak hobeto defendatzeko, profesionalik onenen eskutik.

Bigarrenik, lankidetza honen ondorioz, prestakuntza-planak jarriko dira abian, iruzurrezko jarduerak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko. Inplikatutako eragile guztiek, bai administrazioari, bai kontsumitzaileen elkarteei eta arreta-bulegoei lotutako kontsumo-teknikariek, bai fiskalek, kontsumitzaileen eskubideak babesteari buruz arlo juridikoan dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatzea da helburua.

Eta, hirugarrenik, protokolo honek babestu egiten du Fiskaltzaren eta Kontsumobideren lana kontsumitzaileen babeserako ekintza kolektiboak garatzeko lanean. Ekintza kolektiboak ekintza judizialak dira, legearen aurkako baldintza orokorrak ez erabiltzea helburu dutenak, eta Kontsumobidek zein Fiskaltzak egikaritu ditzakete, besteak beste.

Bestalde, Carmen Adán del Río fiskal nagusiak adierazi duenez, “botere publikoek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsan duten konpromisoa Konstituzioaren agindua da, eta Fiskaltzak bere gain hartzen du, bere jardueraren zati bat fiskaltza bakoitzera iristen diren kasuetara bideratzen saiatuz. Aspalditik, Estatuko Fiskaltza Nagusiak zirkularrak igorri ditu arlo horretan, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko ekintzak gauzatzean jardunbide komunak eta jarduketa-batasuna sustatzeko. FGEk, Kontsumo Ministerioak eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseiluak iazko martxoan sinatutako protokoloa, FGEren zirkularrak (besteak beste, 2/2018 eta ondorengoak), protokolo horren aurrekari garrantzitsuak dira. Laburbilduz, protokoloaren helburua da eskubide horiek babesteko informazio garrantzitsua eman dadin sustatzea, bidezkoak diren jarduketa judizial zibilak edo penalak bultzatzea, eta arlo eta jurisdikzio guztietan eraginkortasun handiagoa lortzeko baterako prestakuntzan laguntzea”.

Protokoloa sinatuta, herritarrei jakinarazi nahi zaie, legeak Fiskaltzari kontsumitzaileen interesak babesteko aitortzen dion legitimazio aktiboa oinarri hartuta, administrazio-eremutik haratago joan daitekeen erakunde bat ere badutela, hainbat arrazoirengatik kontsumitzaileen kolektiboek hasten ez dituzten ekintzak aurrera eramanez. Kontxumobiderekin komunikazio erraza izateko bideak ezartzeak aukera eman dezake fiskaltzei horren berri emateko; izan ere, gertakari horiek kaltegarriak dira hainbat pertsonarentzat, baita zehaztugabeak edo zehazteko zailak diren pertsonentzat ere, eta horien potentzial kaltegarri eta errepikatuak ekintza judizialak sustatzea eskatzen du. Fiskaltzen egitura kontsumo-eremurako berariazko fiskal baten esleipenera egokitu daiteke, nahiz eta kasu gehienetan ezin izan esklusibotasun-erregimenean, fiskal bat baino gehiago izanik, eta, zehazki, Fiskaltza bakoitzeko Zibileko sekzioeetara, beren gain hartuta jarduteko konpromisoa, azken batean, interes publikoa eta soziala babesteko gai orokorra baita.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

16 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

1 día hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

2 días hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

2 días hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

2 días hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

2 días hace