Categorías: albisteak-berriak

Osasun Sailak eskualdeko ospitale publiko berriaren aldeko apustua berretsi du, eta Tolosako Udalari eskatu dio hura babesten duen ala ez zehazteko

Tolosako Ospitalearen plan funtzionala

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Tolosaldeko ospitale publiko berriaren aldeko apustu irmoa berretsi du, eta bere gobernu-programan jasotako konpromisoa bete du, inguruko udalek, gizarte-erakundeek eta alderdi politikoek behin eta berriz egindako eskaerari erantzute aldera.

Hain zuzen, gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, berak hala eskatuta, eskualdeko ospitale berria eraikitzeko bere garaian onartu zen plan funtzionala aurkeztean, Osasun Saila zur eta lur azaldu da eskualdeko alkateek jarrera bat-batean aldatu izanarekin; izatez, azken orduetan ospitale publiko berri horren eraikuntza alde batera utzi, eta horren ordez ospitale pribatua publiko egitearen alde azaldu dira.

Gotzone Sagardui buru duen Sailak gogorarazi du Tolosako Udaleko aurreko Udalbatzak, Sailak berak eskatuta, eskualdeko ospitale berriaren eraikuntzarako lursailak lagatzeko hirigintza-tramitazioa hasi zuela —Osakidetzako teknikariek egokitzat jotzen zituzten lursailak ziren—.

Hori dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dute ulertzen 180º-ko iritzi-aldaketa hori, Tolosaldeko gizartean babes handia zuzen aspaldiko eskariari bizkarra ematea baitakar. Tolosako Udalari eskatzen diote argitu dezala ea hitzartutako lursailak lagatzeko konpromisoari eusten dion ala, aitzitik, uko egiten dion Tolosalderako ospitale publiko berria kokatzeko aurreikusitako orubea lagatzeari.

José Luis Quintas Osasuneko sailburuordeak gaurko agerraldian gogorarazi duenez, etorkizuneko ospitaleak honako zerbitzu hauek izango ditu: ospitalizazio medikoko oheak, eguneko ospitalea, kirurgia handi anbulatorioa, kanpoko kontsultak, analisi- eta irudi-proba osagarriak, farmazia, errehabilitazioa, fisioterapia, etxeko ospitalizazioa, larrialdiak eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzako barneko mediku egoiliarren irakaskuntza. Horrek guztiak —aurrez dauden Lehen Mailako Arretako bost Unitateekin, Donostia Ospitaleko zerbitzu espezializatuenekin eta Andoaingo eta Tolosako osasun mentaleko zentroekin batera—, erreferentziako biztanleriari (66.000 biztanle inguru, 31 udalerritan banatuta) osasun-asistentzia osoagoa eta integralagoa eskaintzeko aukera emango du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

14 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

23 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

2 días hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

2 días hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

2 días hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

2 días hace