Categorías: albisteak-berriak

Rosa Hernández, Iberoamerikako Farmazia Akademiako kide berria

Rosa Mª Hernández Martín Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna Farmaziaren Iberoamerikako Akademian sartu da, eta horrek aintzatespen handia ematen dio hogeita hamar urtez baino gehiagoz egindako ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerari. «Zientzia Akademietan emakumeak sartzeak haien lana ikusarazten laguntzen du, bai eta neskek eta gazteek Zientzian erreferente femeninoak izan ditzaten eta, horrela, Zientzian emakumearen berdintasunerantz aurrera egin ahal izan dadin ere», nabarmendu du akademiko berriak.

Iberoamerikako Farmazia Akademiaren eginkizun nagusietakoen artean daude farmazia-zientziak edo horien kidekoak ikertzea eta aztertzea, haien esparrua sustatzea, Espainiako eta Iberoamerikako farmazialarien arteko harremanak indartzea eta erakunde ofizialei aholkularitza ematea, hala eskatzen dutenean.

UPV/EHUko katedradunaren sarrera-diskurtsoaren izenburua hau izan zen: ‘La cicatrización de heridas crónicas: un problema de difícil solución. Implicación de la tecnología farmacéutica en la búsqueda de nuevas alternativas terapéuticas’. Akademiako kide eta Farmaziako eta Teknologia Farmazeutikoko katedradun Antonio María Rabasco Álvarezek eman zion erantzuna. Honako hauek izan ziren mahaiburu: Benito Valdés, Andaluziako Akademien Institutuko presidentea; Agustín García Asuero, Farmaziako Akademia Iberoamerikarraren presidentea; María Álvarez de Sotomayor Paz, Sevillako Unibertsitateko Farmazia Fakultateko dekanoa; Jorge García Maestre, Huelvako Farmazialarien Elkargoko presidentea; eta Felipe Alcudia, Farmaziako Akademia Iberoamerikarraren kantzilerra.

Curriculum zabala

2009. urtetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoko katedraduna, Rosa Mª Hernández Farmazian doktorea da Salamancako Unibertsitatean, eta ‘Farmazia Industrial eta Galenikoa’ eta ‘Sendagaien eta Drogen Analisi eta Kontrola’ gaietan espezialista. Bere argitalpen zientifikoek bermatutako ikerketa-ibilbide luzea du, zitazio-maila handiarekin, eta 11 patente-eskaera ditu. Halaber, Standford-en zerrenda da zientzialari aipatuenetako bat.

Ikerketa ildo nagusiak izan dira, alde batetik, sistema mikro- eta nanopartikularren garapena farmako peptidiko eta proteiko berriek dituzten formulazio-arazoak konpontzeko, eta, bestetik, biomaterialen eta zelulen konbinazioetan oinarritutako terapia berrien diseinua eta ebaluazioa, medikuntza birsortzailean erabiltzeko.

‘Ciber-BBN Bioingenieria, Biomaterialak eta Nanomedikuntza’ ikerketa-sareko kide da 2007ko azarotik, eta Basque Pharmalabs 4.0 laborategien sorreran parte hartu du, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Egoingo lau proiektutatik bat atzerritik iristen da dagoeneko

Arabako Legutio udalerrian egin du Egoinek bere azken inbertsio handia. Familiako enpresa hori duela 30…

2 horas hace

Basque Trade & Investment promueve la participación de la mujer en la internacionalización empresarial vasca

El empoderamiento femenino en el ámbito de la internacionalización empresarial fue el tema central del…

2 horas hace

Melgosaren ustez, ezinbestekoa da Afrika garatzeko gizarte-ekimenak babestea

Anesvad Fundazioaren Heallth Sarien IX. Edizioa Bilboko Elkarte Filarmonikoan Sariak: Ángela Gutiérrez ahizpa, Mozambique Sur…

2 horas hace

Isuri Gutxiko Eremua arautuko duen ordenantza aurkeztu du Donostiak

Mugikortasun Plana eta IGE datorren asteartean onartuko dira, partaidetza eta alegazio prozesuaren ondoren Donostiako Udalak…

2 horas hace

Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik

24_0266 Getxo, atxilotu bat eta bi ikertu martxoaren amaieran indarkeria erabiliz egindako lapurreta batengatik Getxo,…

17 horas hace