Donostia, bi gizon atxilotu dituzte uniformerik gabeko ertzainei haxixa eskaintzeagatik


24_0086 Donostia, bi gizon atxilotu dituzte uniformerik gabeko ertzainei haxixa eskaintzeagatik

Donostia, bi gizon atxilotu dituzte uniformerik gabeko ertzainei haxixa eskaintzeagatik

Servicio de prensa

2024-02-10

Ertzaintzak 20 eta 31 urteko bi gizon atxilotu ditu Donostian, droga-trafikoko delitu bat egotzita, uniformerik gabeko patruila bati haxixa saltzen saiatzeagatik.

Gertakaria ostiralean izan zen, 18:25ean, Donostiako Egia auzoan. Orduan, gazte batek uniformerik gabeko ertzainengana jo zuen, herritarren babeserako lanak egiten ari baitziren, oinez, bide publikotik. Gizon horrek haxixa eskaini zion patruilari, eta handik minutu batzuetara beste gizon bat bertaratu zen substantziarekin.

Uniformez jantzitako beste baliabide bat bertaratu zen, inplikatuak identifikatzeko. Ertzainak ikustean, substantzia lurrera bota zuten.

Bi gizonak osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita atxilotu zituzten, eta ertzain-etxera eraman zituzten, beharrezko eginbideei ekiteko.

Behin amaituta, atxilotuak Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zituzten.