Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Mañariko harrobietan erorikoa izan duen emakume bat erreskatatu dute


24_0088 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Mañariko harrobietan erorikoa izan duen emakume bat erreskatatu dute

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Mañariko harrobietan erorikoa izan duen emakume bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2024-02-11

Ertzaintzaren helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du gaur goizean, Mañariko harrobietan erori eta bizkarrean min hartu ostean.

Gaur, igandea, 11:15ean, Sos Deiak 112 zerbitzura deitu dute, Mañariako (Bizkaia) Aldebaraieta auzoko harrobien inguruan emakume bat erori dela ohartarazteko.

Une horretatik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzako teknikari batek koordinatu ditu erreskate-lanak, eta suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintza mobilizatu ditu.

Lurra malkartsua zela eta, Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) kideekin, mendizalea erori eta bizkarrean min hartu duen gunera joan da. Hegazkinak Ertzaintzaren Iurretako basera eraman du emakumea. Han, anbulantzia bat zuen zain, Galdakaoko ospitalera eramateko.

Jaitsi Mañariako erreskatearen argazkia

Jaitsi Mañariako erreskatearen argazkia