Categorías: albisteak-berriak

Garraio Sailak amaitu ditu abiadura handiko Donostiarako sarbideak eta bukaera eman dio Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko plataformari

Garraio Sailak amaitu ditu abiadura handiko Donostiarako sarbideak eta amaiera eman dio Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko plataformaren eraikuntzari. Gaur goizean, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariarekin Astigarragako Ergobia auzoko obretara egindako bisitan, Iñaki Arriola sailburuak Atotxako geltokia 2025. urtearen amaieran martxan jartzea eta Bilbora eta Gasteizera sartzeko lanak hasteko izapideak zehaztea jo ditu hurrengo erronkatzat.

Hernani-Astigarraga izan zen legealdi honen hasieran garraio sailburu gisa dudan ardurari berriro ekin nionean bisitatu ahal izan nuen lehen obretako bat. Gaur amaitutzat eman dezakegu tartea eta, horrekin batera, Gipuzkoako adarrean Eusko Jaurlaritzaren ardurapean egon den abiadura handiko plataforma. Hernani eta Astigarraga arteko plataforma gauzatzeak ekarri duen konplexutasun tekniko izugarria, hainbat faktore direla-eta 60,7 kilometroko trazadura eraikitzeak ekarri duen zailtasunaren isla baino ez da. Kilometro horietatik % 80 tunelean doaz”, adierazi du Arriolak. Era berean gogora ekarri du Eusko Jaurlaritza, bere garaian, Estatuaren titulartasuneko abiadura handiko trenbide-sare baten diseinuan eta eraikuntzan zuzenean parte hartu zuen Europako lehen lurralde-administrazioa izan zela.

Funtsean 1,4 kilometroko bide-zubia den tarte hau eraikitzeko –gogorarazi du Arriolak–, hiru eraikuntza-metodo desberdin erabili behar izan dira. 482 metro luze den erdiko bide-zubia, Espainiako abiadura handiko lehen zubi tenkatua da. Eta hori horrela da Urumea bi aldiz zeharkatu behar duelako, baita A15aren azpitik igaro ere. Tarte horretan, gainera, sare berriak bat egiten du Adifen sare konbentzionalarekin. Kasu batzuetan ingeniaritzako soluzio aitzindarien bidez bideratutako erronkak dira, herritarren zerbitzura jartzeko”.

Hernani eta Astigarraga arteko tartean zenbait erremate falta dira, bigarren udalerri horretan aldiriko geltokia eraikitzearen mende daudenak, eta azpiegitura hori gauzatzen denean egingo dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako tartea egitea Eusko Jaurlaritzari dagokio, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera. Eusko Jaurlaritzak Gobernu Zentralari ordaindu beharreko kupotik obra horiek finantzatzeko aurreratzen duen zatia “deskontatzen” duen Ekonomia Itunaren Laugarren Xedapen Gehigarria aplikatzen da. Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bidez Gipuzkoako adarraren plataforma eraiki ondoren, ADIF arduratuko da gainegitura (errailak eta katenaria, besteak beste) instalatzeko lanen lizitazioaz eta egikaritzeaz.

Gipuzkoako korridorearen datu garrantzitsuak

Gipuzkoako Euskal Y-aren lanak 2008ko udaberrian hasi ziren Ordizian. Bergara eta Astigarraga artean eraikitako 60,73 kilometroetatik, % 80 tunelean doaz, % 13 bide-zubian eta gainerakoak aire zabalean, zoruaren gainean. 34 tunel eta 31 bide-zubi ditu trenbide-korridoreak, eta bertako bide-zubiderik luzeena eta bereziena 1,4 km dituen Hernani eta Astigarraga artekoa da; tunelik luzeena, berriz, hodibiko gisa eratu da, eta Antzuola eta Ezkio artean dago, 6 kilometro baino pixka bat gutxiagorekin. Adunakoa da trenbide bikoitzeko tunelik luzeena, 4,7 kilometrorekin.

2023ko abenduaren 31n,1.948 milioi euroko lanak ziurtatu dira, tarte hori likidatu eta Donostiako geltoki berria egiteko lanak amaitu arte.

Hurrengo urratsak

Donostian, lantalde teknikoak lanean ari dira Iparraldeko Geltoki berria 2025aren amaieran martxan jarri ahal izateko.

Bilborako sarbideei dagokienez, Euskal Trenbide Sareari aurten bertan Basauri eta Bilbo arteko tunel-sarbidearen proiektua idazteko eta, ondoren, Abandoraino iritsiko den 6 kilometroko galeria horren obrak egiteko lizitazioa egiteko ahalmena ematen dion agindua izapidetzen ari da Eusko Jaurlaritza.

Aldi berean, Adifek Abando Indalecio Prieto Geltoki Intermodala eraldatzeko azterlanak eta proiektuak idazten dihardu.

Azkenik, Gasteizko sarbideei dagokienez, Adifek oinarrizko proiektua idazten jarraitzen du, eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenak izapidetze-fasean jarraitzen du, onartzeko zain.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Basaurin desagertutako gizon bat aurkitu dute

Atzo, igandea, arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera, Basauriko San Migel auzoko 89 urteko bizilagun bat…

3 horas hace

Molinaoko jolas parke bateko zorua konpontzea

Gaur, astelehena, hasi dira Molinao 94ko jolas-guneko zorua konpontzeko lanak. Bertan, lur-asentamenduaren ondoren apur bat…

3 horas hace

UPV/EHUk aurkeztu du bere tomografo konputarizatua, bakarra Estatuan bere bereizmen handiagatik

Gaur aurkeztu da tomografo konputarizatua UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Martina Casiano eraikinean egin den ekitaldian. Bertan…

3 horas hace

Barakaldoko Salesianos Cruces Ikastetxean hasiko da «igel solidarioaren» ibilbidea, La Cuadri del Hospi-rako funtsak bilduko dituena

Gaur goizean egin da «igel solidarioaren jokoaren» eredu berria aurkezteko ekitaldia, Hiri Berrikuntzako Laborategiko Talde…

3 horas hace

Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik

Arki-Tecnicasek Arabako kooperatiba bat eta bere jarduera nagusia Passivhaus estandarrekin lotutako arkitektura-proiektuen kudeaketara, obra berriko…

9 horas hace

Proiektu batek parke eolikoen mantentze-lanak optimizatu nahi ditu software baten bidez

Energia eolikoaren sektorean, langileek eta mantentze-lanez arduratzen diren enpresek izaten duten arazo ohikoenetako bat matxurak…

9 horas hace