Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ‘UTDANNING & KARRIERE’ (Hezkuntza eta Karrera profesionala) nazioarteko hezkuntza-azokan izango da otsailaren 14an eta 15ean, Oslon (Norvegia). Euskal unibertsitate publikoak lehen aldiz parte hartzen du Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuarekin (SEPIE) lankidetzan, Erasmus+ programa europarra estatuan kudeatzen duen agentzia nazionala. UPV/EHUk bere pabiloia izango du, eta bertan graduondoko eskaintzaren berri emango da (masterrak eta doktoregoak), baita Erasmus+ mugikortasun-eskaintzaren berri ere. ‘Utdanning & Karriere’ hezkuntza-azoka aukera paregabea da ikasle potentzialekin harremanetan jartzeko eta etorkizuneko hezkuntzari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzeko behar duten informazioa emateko.
Junkal Gutierrez UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen hitzetan, «nazioarteko hezkuntza-azoketan parte hartzea estrategia eraginkorra da nazioartean graduondoko ikasleentzako unibertsitate lehiakor eta erakargarri gisa ezagutarazteko. Azokek gure ikusgaitasuna areagotzen dute nazioartean, eta ikasle potentzialekin elkarreragin zuzena izatea errazten dute, UPV/EHUn ikasteak dituen abantailei eta onurei eta gure programen eskaintza zabalari buruzko zuzeneko informazioa jaso baitezakete. Networkingerako aukerak ere badira, eta bide zuzenak irekitzen dizkigu talentua erakartzeko eta Estatu mailan zein Europa mailan unibertsitate erakargarri gisa abantailaz kokatzeko».
Norvegiako ‘Utdanning & Karriere’ azokak 14.000 pertsona inguru biltzea aurreikusten du. 2023an 20 herrialdetako 100 erakusketari izan ziren, horien artean, Alemania, Australia, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia eta Erresuma Batua.
Ertzaintzak telefono mugikorrak, ordenagailu eramangarriak eta gama altuko bestelako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta, ondoren…
Ertzaintzak egin duen ikerketa baten ondorioz, joan den abuztuan Zaramagako etxebizitza batean lapurreta egin zuen…
Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du,…
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu…
Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa…
Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz…