Categorías: albisteak-berriak

Mapandreak, emakumeen izenak dituen Donostiako kale-izendegia

500 ale argitaratu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hiriko leku estrategikoetan banatuko dira

Donostia Gazteriak egiten duen «Martx Up!» programaren barruan, «Mapandreak» programa sortu da, hiriko kale-izendegian emakumeak ikusarazteko.

Cristina Lagé Aniztasun, Inklusio eta Berdintasun zinegotziak nabarmendu du «emakumeek hiriaren historian eta egunerokoan izan duten eta duten papera, nahiz eta gure kale eta plazetan duten presentzia oraindik ere oso eskasa izan. Mapandreak balioa eman nahi die emakumeei, eta beren presentzia nabarmendu kale, plaza eta parkeetan. Helburua da Donostia ere emakumeena dela aldarrikatzea, eta gogoan izatea berdintasunaren bidean aurrera egiten jarraitu behar dugula, hiriaren historiari hainbeste ekarpen egin dioten emakumeen izen propio gehiago ikusaraziz. »

Mapandreak: mapa ilustratu bat da, eta emakumea presente dagoen espazio publikoak, eskulturak eta muralak biltzen ditu. Hiriko auzo desberdinetan, 63 esparru daude seinaleztatuta, emakumeen izenak ageri dituztela: Clara Campoamor, Elbira Zipitria, Menchu Gal, Maritxu Guler, Katalina Eleizegi. Bai eta hainbat kolektiboren izenak ere, hala nola: emakume batelariak, Tabakalerako zigarro-egileak, latsariak nahiz andereñoak. 500 ale argitaratu dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta hiriko leku estrategikoetan banatuko dira.

Proiektuaren aurrekariak eta hasiera

Genero-ikuspegia duen hirigintza hiriaren adierazgarritasunarekin lotuta dago. Adierazgarritasun hori komunitate osoaren ikusgarritasun erreala eta sinbolikoa aitortzen direnean lortuko da, hau da, hirian kolektibo anitz baten presentzia dagoenean. Zentzu horretan, funtsezkoak dira memoria, gizarte eta kultur ondarea berdintasunean baloratzea eta pertsonek hiriko erabakietan parte hartzea. Egungo edo iraganeko gizartea osatzen duten edo osatu duten pertsonek merezi duten adierazgarritasuna nabarmenduta, dagokien tokia ematen zaie imajinario kolektiboan.

Beraz, hiri bateko kale-izendegia eta memoriaren garrantzia nabarmendu beharreko alderdiak dira. Kaleek, esparru publikoek, arte-adierazpenek, eskulturek… memoria sortzen dute, eta hori transmititzen zaie hurrengo belaunaldiei.

Testuinguru honetan, Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoak, «Emakumeon Donostia» izeneko mapa digitala plazaratu zuen 2019. urtean, Emakumea eta Hiria Foroarekin, Emakumeen Etxea elkartearekin eta EHUko Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterrarekin elkarlanean.

Mapandreak proiektua lan horren jarraipena da, mapa digital horren osagarri gisa, formatu fisikoan, funtzionatzeko sortua, bi lanen artean ikusgarritasun handiagoa lortzearren. Proiektuaren lehen urrats honen emaitza Donostiako emakumeen izenak dituzten kale zein esparruen mapa ilustratu hau izan da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

2 horas hace

Una mujer detenida en Bilbao tras confesar el homicidio de su pareja

Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…

2 horas hace

La inflación modera su ritmo en enero y baja al 2,4 %

El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…

2 horas hace

Iñaki y Nico Williams niegan la apropiación indebida de un coche de alta gama

Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…

2 horas hace

Partaidetza prozesuaren ondorioz Martutenek izango duen eraldaketa aurkeztu du Donostiako Udalak

Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…

8 horas hace

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan txertoen kudeaketan egondako intzidentziari buruzko informazioa eguneratu du

Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…

8 horas hace