Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elkargik finantzaketa bide berri bat aktibatu dute Gipuzkoako gazte ekintzaileek beren enpresa proiektua abian jarri, eraldatu edo kontsolidatzeko aukera izan dezaten. Herritarrek Aldundiaren Aurrekontu Irekietan proposatu eta babestutako proiektuetako bat da, hain zuzen ere abal gisa finantza-tresna berriak garatzea 35 urtez azpiko gazteek sustatutako enpresa proiektuek bideragarritasun handiagoa izan dezaten. 200.000 euro bideratuko dira ekimen honetara.
“Gipuzkoarrekin hartutako konpromisoa betetzeaz gain, honekin beste pauso bat emango dugu ekintzaileak babesteko ekosistema sendotzeko, horrela laguntzeko Gipuzkoa aukeren lurraldea izan dadin”, adierazi du Ane Insausti Ekonomi Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak.
Hartara, Elkargiren Gipuzkoako lurralde zuzendari Rakel Martinen arabera, tresna berri honekin “ezaugarri jakin batzuk dituzten mikroenpresa eta ETEei finantzazioa jasotzea erraztuko diegu; hauek dira ezaugarriak: gehienez ere duela 3 urte sortu izana, partaidetza gehienak 35 urte baino gutxiagoko gazte ekintzaileek izatea eta finantzazioaren xedea izatea aktibo produktiboetan inbertsioak egitea, baita beren enpresa proiektuen epe luzerako bideragarritasuna eta lehiakortasuna ahalbidetzen duen likidezia ere”.
Lehendik dauden enpresak nahiz jarduera ekonomiko berriak izan ahalko dira, 2 milioi euro baino gutxiagoko negozio bolumena edo 1,5 milioi euro baino gutxiagoko balantze orokorra, eta 50 pertsona baino gutxiagoko plantilla dutenak.
Inbertsiorako finantzaketari dagokionez, 200.000 euro bitartekoak izango dira maileguak, 10 urte arteko epearekin eta gehienez ere 2 urteko gabeziarekin. Likideziarako, gehieneko mailegua izango da 100.000 eurokoa, gehienez 4 urteko epearekin eta urtebeteko gabeziarekin. Abalatuko den gehieneko zenbatekoari dagokionez, gehienez izango da inbertsiora bideratutako finantzazioaren % 70, eta likidezia-maileguen % 100. Ekimen honek Gipuzkoan lan egiten duten finantza-erakunde nagusien babesa du: Bankinter, CaixaBank, Rural Kutxa, Bankoa, Kutxabank, Sabadell, BBVA, Laboral Kutxa eta Santander. Interesdunek erakunde horietako edozeinetan eska dezakete informazioa eta eskaera ere bertan egin daiteke…
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…