• 13 pertsonak jaso dituzte bereizgarri berdedun dominak 2023an egindako merezimenduzko ekintzengatik, eta plaka-diploma bat eman diote Gasteizko Acción Norte GKEri
• Ekitaldian Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman integratuta dauden boluntarioek egindako lana ere aitortu dute
• 2023an 112-SOS Deiak zerbitzuak 927.920 dei hartu zituen eta 242.605 gertaera kudeatu zituen, gehienak larrialdi medikoak, herritarren segurtasunarekin zerikusia zuten arazoak eta bide publikoan hautemandako arriskuak
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak, Joseba Mirena Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak eta Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak lagunduta, iaz herritarren alde egin zituzten ekintza solidarioengatik nabarmendu ziren pertsona eta organismoei Larrialdietako eta Babes Zibileko Merezimenduaren bereizgarri berdedun 13 domina eta plaka-diploma bat emateko ekitaldiaren buruan izan da. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan egin den ekitaldian, 2023an zerbitzuan 10 eta 25 urte bete zituzten Babes Zibilera atxikitako boluntarioek egindako lana ere aitortu dute.
Ohorezko aitorpen hauen helburua da Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen dutenek egiten duten lana bereiztea eta balioestea, bai eta larrialdi-egoeren ondorioak minimizatzen eta arintzen lagundu duten prebentzio-lanetan indibidualki nahiz kolektibo moduan nabarmendu diren organizazio edo pertsona zehatzak ere.
Bereizgarri berdedun 13 domina
Bereizgarri berdedun domina, besteak beste, larrialdi egoera batean pertsonak eta ondasunak babesten eta zaintzen edo larrialdiaren ondorioak murrizten laguntzeko erabakigarriak diren, eta Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburuei laguntzen dieten, merezimenduzko ekintzak, jarduketak edo egitateak saritzeko da.
Edizio honetan, merezimenduzko jarduerak hiru gairen inguruan bildu dira, saritutako pertsonek zer gertaera-motatan parte hartu zuten kontuan hartuta: “Osasun mentala/Suizidioak”, “Larrialdi medikoak” eta “Gertakarien aurrean erantzutea”. Gainera, ekitaldian, Osakidetzako Larrialdietako eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako profesionalek lagunduta gai horiei buruz prestatu diren dibulgazioko 3 bideo proiektatu dira.
“Osasun mentala/Suizidioak” atalean, hauek dira bereizgarriak jaso dituztenak:
“Larrialdi medikoak” atalean, hauek dira bereizgarriak jaso dituztenak:
Azkenik, “Gertakarien aurrean erantzutea” atalean, hauek dira bereizgarriak jaso dituztenak:
1 Plaka-Diploma
Acción Norte GKE suhiltzaile profesionalek osatzen dute, eta Gasteizen eta Zamoran ditu egoitzak. 2023ko otsailaren 8an, GKE horretako Arabako egoitzako zortzi kide Turkiara abiatu ziren ingurua suntsitu zuen lurrikarak eragindako egitura kolapsatuetatik biktimak erreskatatzen laguntzera.
Era berean, irailaren 12an, Daniel zikloiak eragindako hondamendia zela eta, Gasteizko GKE horretako hamar kide Libiara abiatu ziren, Derna hirian botatako euriteen ondorioz urak eramandako edo egitura kolapsatuetan harrapatuta geratutako pertsonak bilatzen eta erreskatatzen laguntzera.
35 diploma
Bestalde, zerbitzuan 10 eta 25 urte bete dituzten boluntarioen lana ere aitortu dute ekitaldian, eta 35 akreditazio-diploma banatu dituzte.
112 SOS Deiak balantzea
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…