Ertzaintzako espezialistek Urkiolako Parke Naturalean kokatutako jaurtigai bat eta Gerra Zibileko esku-granada bi neutralizatu dituzte


24_0107 Ertzaintzako espezialistek Urkiolako Parke Naturalean kokatutako jaurtigai bat eta Gerra Zibileko esku-granada bi neutralizatu dituzte

Ertzaintzako espezialistek Urkiolako Parke Naturalean kokatutako jaurtigai bat eta Gerra Zibileko esku-granada bi neutralizatu dituzte

Servicio de prensa

2024-02-18

Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteek Aranzadi Elkarteak AbadiƱoko Saibigain mendiko lurretan egindako lanetan aurkitutako hiru lehergailu leherrarazi zituzten atzo, kontrolatuta.

Aranzadiko langileek atzo 15:00ak aldera eman zuten aurkikuntzaren berri, miaketa bat egiten ari zirela. Bertan obus bat eta bi granada aurkitu zituzten, ziurrenik Gerra Zibilekoak.

Ertzaintzako eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteak bertara joan ziren, Urkiolako Parke Naturalaren barruan, eta espezialistek han bertan suntsitu zituzten lehergailu militarrak. Artilleriako jaurtigai bat zen, 75 mm-koa, eta eskuko bi granada, 31 modelokoak edo poloniarrak, eta modelo bereko granada baten abiarazle bat.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua