Ertzainek zazpi pertsona, sei gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizean, Arabako hiriburuan, hiriko hainbat etxebizitzatan egindako lapurretekin lotutako ikerketen ondorioz burututako polizia-operatibo batean. Etxebizitzatan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan egindako hainbat lapurretatan parte hartu izana leporatzen zaie.
Polizia-ikerketak joan den abendutik Gasteizko hainbat etxebizitzatan egindako lapurreten ondorioz hasi ziren. Ertzaintzako Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak hartu zituen bere gain ikerketak, eta jakin ahal izan zuen lapurreta horietan Arabako hiriburuan bizi diren hainbat pertsonak parte hartu zutela. Ikerketa horien ondorioz, era horretako delituetan espezializatutako talde antolatu bateko kideak zirela ere zehaztu zuen eta, gainera, Ekialdeko Europako talde antolatu bateko kide zirela.
Gaur, osteguna, goizeko lehenengo orduetatik, Ertzaintzako aipatutako Zerbitzuko agenteek, Gasteizko Ertzain-etxeko patruilen, Esku-hartze Unitatearen (BBT), Brigada Mugikorraren eta Txakur Unitatearen laguntzaz, polizia-dispositibo bat hasi dute ikertutako pertsonak atxilotzeko. Horrela, 29 urtetik 49 urtera bitarteko sei gizon eta emakume bat atxilotu dituzte hiriko bost etxebizitzatan.
Gainera, etxeak miatu dituzte eta hainbat ebidentzia jaso dituzte, horien artean, bitxiak, gailu elektronikoak, eskudirua eta aipatutako lapurretekin lotutako tresnak, eta guztiak aztertuko dituzte.
Ertzaintzak polizia-ikerketekin jarraitzen du etxebizitzetan egindako lapurreta horiek argitzeko, eta ez du baztertzen pertsona horiek hirian egindako antzeko beste egitate batzuetan ere parte hartu izana.
Atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan.
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…