Categorías: albisteak-berriak

Gazteen emantzipazioa laguntzeko Euskadiko bigarren bulegoa zabaldu da Barakaldon

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak eta Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak, Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariarekin batera, GAZ zerbitzuaren (Gazteriaren-ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) bigarren egoitza inauguratu dute. Zerbitzu berri hau Gazte Bulegoan dago kokatua, San Juan kaleko 17. zenbakian, eta, hasiera batean, bi pertsona izango ditu arreta emateko.

Bere hitzaldian, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak gogorarazi du «Euskadin emantzipatzeko batez besteko adina Europako batez bestekoa baino hiru urte berantiarragoa dela. Errealitate horrek ondorioak ditu: gazteen bizitza- eta familia-proiektuetan atzerapena dakar, eta desoreka demografikoari laguntzen dio».

Errealitate hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak «Gazteen emantzipazioa laguntzeko 2030 Euskal Estrategia» onartu zuen iaz. Bederatzigarren trakzio-proiektua GAZ Emantzipaziorako Zerbitzua sortzea da, aholkularitza eta laguntza pertsonalizatuko zerbitzu bat, autonomia-ibilbideak eta gazteentzako emantzipazio-kultura berri bat bultzatzeko.

Zerbitzu hori aurrez aurre eskaintzeko, joan den abenduan Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Barakaldoko Udalarekin, eta 385.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu zuen.

GAZ Barakaldoren bidez, gazteek informazioa eta aholkularitza ere jaso ahal izango dute Emantzipa Programaren laguntza berria eskatzeko. 25 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako laguntza, hilean 300 euroko ordainketaren bidez, gehienez ere 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairu- edo hipoteka-gastua edo mailegu pertsonala egiaztatzen bada.

Joan den asteartean, otsailaren 20an, zabaldu zen epea eta jada 1.978 lagunek eskatu dute Emantzipa laguntza.

Horietatik, 87 eskaera Barakaldoko gazteek egin dituzte, eta eskatzaileen % 53 emantzipatu egin dira edo alokairuan egingo dute, eta gainerako % 47 erositako etxebizitza batean.

Azpimarratu behar da eskabideen % 61 emakumeenak direla, eta % 39 gizonenak. Datu hori koherentea da azken hamarkadan emakumeen emantzipazio-tasan dagoen hamar puntuko aldearekin.

Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak «beren bizi-proiektua autonomiaz hasi edo sendotu nahi duten gazteak laguntza eskatzera” animatu ditu».

Eusko Jaurlaritzak oso balorazio positiboa egin du lehen egun hauetan jasotako erantzunari buruz. Jonan Fernandezek nabarmendu duenez, «gazteei emantzipazioa bultzatzen eta beren bizitza- eta familia-proiektuak eraikitzen laguntzea lehentasun estrategikoa eta atzeraezina da Eusko Jaurlaritzarentzat. Gazteen oraina eta etorkizuna daude jokoan, eta Euskadiren oraina eta etorkizuna daude jokoan».

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxiki du

25_0367 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek Gasteizen indarkeriaz egindako lapurreta baten egilea atxiki du Zerbitzuz…

16 mins hace

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintza ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da, gaur goizean Bilbon, Errekaldeko kiroldegitik gertu dagoen eremu…

16 mins hace

Guztira 1,2 milioi euroko dirulaguntzak baimendu dira Nafarroako Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko sei bulegotarako

Rehabilitación protegida de vivienda Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko saioan, Iruñean eta bere eskualdean,…

3 horas hace

Landa Garapenak NPBn salbuespenak aplikatu ditu, euriteek nekazaritzan izan duten inpaktuari erantzuteko

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ebazpen bat onartuko du Foru Komunitateko nekazaritza-ustiategietan salbuespen…

3 horas hace

Chivite Lehendakariak nabarmendu duenez, «segurtasuna funtsezko zerbitzu publikoa da, eta gaitasun teknologiko onenak izatea eskatzen du»

IRATI AIZPURUA Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak azpimarratu duenez, «segurtasuna funtsezko zerbitzu publikoa da», eta,…

3 horas hace

Nafarroako Gobernuak «berehalako su-eten iraunkorra eta setio suntsitzailearen amaiera» eskatu dizkio Israeli

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du gaurko saioan, Israeli «berehalako su-eten iraunkorra eta Gazako…

3 horas hace