Gasteizen Ertzaintzak desegindako etxebizitzetan lapurretak egiten espezializatutako taldeko hiru kide espetxeratu dituzte


24_0121Gasteizen Ertzaintzak desegindako etxebizitzetan lapurretak egiten espezializatutako taldeko hiru kide espetxeratu dituzte

Gasteizen Ertzaintzak desegindako etxebizitzetan lapurretak egiten espezializatutako taldeko hiru kide espetxeratu dituzte

Servicio de prensa

2024-02-24

Joan den ostegunean Arabako hiriburuan atxilotutako zazpi pertsonetatik hiru kartzelan sartu dituzte, epaileak aginduta. Talde antolatu bateko kideak dira, eta azken hilabeteetan hirian etxebizitzetan egindako lapurretetan parte hartu zutelakoan daude.

Atxilotuak Gasteizko Guardiako Epaitegira eraman dituzte gaur goizean. Bertan, horietako hiru Arabako Espetxean sartzea agindu dute.