24_0127 Zamudio, enpresa baten barruan lapurretan ari zela atxilotu dute
Servicio de prensa
2024-02-28
Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu du, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Gizona lapurreta egitera sartu zen Zamudioko enpresa batean, eta leihotik irten eta ihes egiten saiatzen ari zenean harrapatu zuten.
Atzo, asteartea, 22:20 aldera gertatu zen Zamudioko Torrelarragoiti industrialdeko enpresa batean. Alarma-zentraletik jakinarazi zioten Ertzaintzari norbait ustez bulegoetan sartu zela.
Lekura agertu ziren polizia-baliabideek ikusi zuten gizon bat, Ertzaintza ikustean, bulegoen solairuko leiho batetik irten zela, eta korrika ihes egin zuen.
Ertzainek atzetik segi zioten, eta lapurretaren lekutik 150 bat metrora geldiarazi zuten.
Inplikatua indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten, eta polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, Agintari Judizialaren eskuetan jarriko dute.
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…
El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…
Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…