Categorías: albisteak-berriak

‘Erakusteko kamisetak’ diseinu grafikoko proiektuak 5 sari jaso ditu

‘Camisetas que enseñan/ Erakusteko Kamisetak’ proiektuak Ilustrazioaren Nazioarteko Urrezko Pelikanor saria jaso berri du, ‘Ilustrazioan oinarritutako piktograma serie onena’ atalean. Pelikanor Applied Illustration International Award 2023 saria Veredictas Internacional erakundeak antolatzen du, diseinuaren arloko bikaintasun estandarren kudeaketan espezializatutako lehen erakundeak. Diseinuari aplikatutako ilustrazioaren garrantzia globalean aitortzea da sari honen helburua, eta, horretarako, berariazko 32 kategoria daude arlo desberdinetan banatuta: brandinga, publizitatea, editoriala, packaginga, industriala, animazioa/digitala eta miszelanea. Nazioarteko epaimahaian diseinuaren eta ilustrazioaren eremuko pertsona nabarmenak daude.

Urrezko Pelikanor saria irabazi duen proiektu honek arlo profesionaletik aurkeztutako lanekin batera hartu du parte nazioarteko lehiaketan eta meritu berezia du; izan ere, UPV/EHUren IKDi3 Laborategiaren berrikuntza proiektu baten bidez egin da. Ildo horretatik, gure unibertsitateak hartutako konpromisotik sortu da proiektua, NBEren Batzar Nagusiak Garapen Jasangarrirako Helburu batzuen bidez (GJH) proposatutako ekintzarako deiari erantzun nahi izan baitzaio.

Irudiak sortzeko prozesuan sormen grafikoko metodologia berritzaile bat erabili da, Leire Fdez. Iñurriteguik eta Eduardo Herrerak sortu eta praktikan jarri dutena. Leire eta Eduardo diseinu grafikoko irakasleak dira Arte Ederren Fakultateko Sorkuntza eta Diseinuko Graduan eta UPV/EHUko “Letraz” diseinu grafikoko eta tipografiako ikertaldeko zuzendariak. Irakats planteamendu horretan irudi bakoitzaren bidez GJH bakoitzetik ondoriozta daitekeen errealitateren bat kontatzera konprometitu dira ikasleak. Horretarako, eguneroko objektuak grafikoki irudikatu behar izan dituzte; jatorrizko esanahietatik desaktibatu dituzte, ikuspegi berrietatik begiratzera gonbidatzeko. Arazoak hautemateko erabiltzen dugun ohiko ordena nahasten duten errealitate berriak planteatzea da xedea. Eta irudi grafikoen bidez pertsonen alderdirik sakonenean egon daitezkeen pentsamenduak eta emozioak gogora ekarri nahi dira. Laburbilduz, ikasleek irudi aktibistak sortu dituzte; eta irudi horien helburua da gizateriak aurre egin beharreko erronka handien aurrean eraldaketa sozialerako beharrezko ezagutza eta alderdi hartzea modu sentikorrean aktibatuko duten eragile bihurtzea. Gure unibertsitatean sortu diren irudi horiek istorio berriak sortzera eta hausnartzera bultzatzea dute helburu. Esaterako, janari lasterreko kate global handi baten logotipoaren forman gorputzeko gantza neurtzeko erabiltzen den tresna dago, efektu gisa (2. GJH: goserik ez); eltxo/xiringa batek agerian uzten du malariaren aurkako tratamenduen beharra (3. GJH: osasuna eta ongizatea); bizar xafla bat tximeleta baten barruan, munduan milioika emakumezkok jasaten duten sexu organoen mutilazioa irudikatzeko (5. GJH: genero berdintasuna); kaktusa basamortuko klimako paisaian ohiko da, eta ura ateratzeko eta hornitzeko hodiz osatuta dago (6. GJH: ur garbia eta saneamendua); informazioa biltegiratzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietara bideratzea ahalbidetzen duen QR modulu bat, barruan fabrika baten silueta duena (9. GJH: industria eta berrikuntza); kokapenaren ikurra hosto batekin sinbiosian konfiguratuta, gure lekualdatzeetan ikuskera ekologikoaren beharra ezartzeko (11. GJH: hiri eta komunitate jasangarriak).

Pelikanor sarien aurtengo edizioan proiektuak beste bi sari ere jaso ditu beste atal batzuetan, besteak beste liburu batean egindako ilustrazio onena atalean.

Nazioarteko hiru sari horietaz gain, diseinu grafikoko proiektuak Diseinu Grafikoko “ANUARIA” 2023 Sari Nazionalen bi aipamen lortu ditu, honako bi atal hauetan: “Argitalpen Editorial baten Diseinu Onena” eta “Katalogo onena”. Saritutako liburuaren izenburua “Helburun Diseinua / Diseño con Objetivos” da, eta UPV/EHUko proiektu horretako ikasleen irudi sorta osoa erakusteaz gain, diseinu grafikoaren funtzio “aktibista” agerian jarri da.

Saria jaso duen katalogoa UPV/EHUk lagundutako eta babestutako erakusketa ibiltari baten parte da; ikusgai egon da gure unibertsitateko hiru campusetan eta hainbat ekitalditan (BCAM Naukas, Bilbao Bizkaia Design Week, Getxo Ikusizko Arteak eta abar). Erakusketa horietan ikasleek sortutako irudiak kamisetetan erakutsi dira.

“Euskarri hori aukeratu dugu irudien izaera aktibista sinbolikoki babesteko. Kamisetak eboluzionatu egin du eta azpiko arropa arruntza izatetik kanpora oihu egin nahi duen jantzia izatera igaro da. Hortaz, errebeldiarako eta komunikazio grafiko sozialerako euskarri eraginkor bihurtu da. Gure unibertsitateak hezteko erantzukizun eta konpromiso soziala du; hortaz, hiritarrentzako erakusketa horietan “arbelaren” egitekoa bereganatzen du kamisetak, mezuak “erakusteko” (ikusgai jartzeko) eta horien bidez “erakutsi” (hezi) ahal izateko, arazo sozialei buruz kontzientziatzeko” azaldu du Leire Fernández Iñurriteguik.

Jarraian dagoen estekaren bidez proiektua kontsultatu eta erakusketaren katalogoa deskargatu daiteke:

https://www.ehu.eus/eu/web/iraunkortasuna/erakusketa-erakusteko-kamisetak

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak truke-jardunaldi batzuetan parte hartu du beste polizia batzuetako esku-hartze taldeekin

Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…

18 horas hace

Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute

25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…

1 día hace

Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen

25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…

1 día hace

Gizon bat ikertu dute Durangoko lonja batean substantzia sorgorgarriekin trafikatzeagatik

Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko…

1 día hace

Un profesor de la EHU denuncia una «campaña impune de acoso a docentes»

El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…

1 día hace

El departamento de Sostenibilidad aumenta su presupuesto un 7,8%

El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…

1 día hace