Categorías: albisteak-berriak

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak Euskadin eraikitako etxebizitzen irisgarritasuna baloratzeko tresna sortuko du

Irisgarritasunaren Behatokiak bere web-orri berria argitaratu du, gai horri buruzko azterketa, araudi eta argitalpenen bilaketa zentralizatzeko

ISEK – Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak osoko bilkura egin du aste honetan, eta, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikitako etxebizitzen irisgarritasuna baloratzeko tresna baten sorrera aztertu zen. Tresna horren bidez, etxeen, eraikinetako elementu komunen eta hurbileko hiri-ingurunearen irisgarritasun-baldintzak neurtu eta ebaluatu ahal izango dira.

Tresna berri hori etxebizitzen jabeen eskura egongo da, hobekuntza-jarduerak plantea daitezen (irisgarritasun fisikoa, sentsoriala edo kognitiboa) eta alokatze- edo salerosketa-prozesuetan horri buruzko informazioa eman ahal izan dadin. Era berean, tresna egokia izango da errehabilitazioko profesionalek eta administrazio publikoek laguntza publikoen eraginkortasuna ebalua dezaten, besteak beste.

Balorazioa egiteko tresna 2024an egingo da, hirugarren sektoreko profesionalekin eta elkarteekin erabiliko den kontraste-aplikazio baten bidez, betiere ISEKen barruan. Ondoren, tresna hori eskuragarri egongo da simulazioak eta hurbilketak egin nahi dituzten partikularrentzat zein irisgarritasun-txostenak egiten dituzten profesionalentzat. Tresna horrek zenbait parametro identifikatuko ditu, eta parametro horiek ez dira araudia zehatz-mehatz betetzera mugatuko; izatez, etxebizitzako eta haren inguruneko espazioetan eguneroko jarduerak egin daitezkeen hartuko du aintzat. Esaterako, etxebizitzaren barruan honelako alderdiak, besteak beste, aztertuko dira: sarrerako ateen zabalera; horniduretako etete-giltzak altuera irisgarrian dauden eta erraz eragiten diren; dei-gailuak irudia transmititzeko aukera ematen duen; edo multimedia-elementuek jarraibide argiak dituzten. Bestalde, eraikinaren elementu komunen kasuan, kontuan hartuko dira, besteak beste: postontzien altuera; igogailuko botoien kontraste kromatikoa; edo igogailuen neurriak. Hiri-ingurunean, berriz, maldak, seinale akustikoa duten semaforoak edo zoladuren labainkortasuna aztertuko dira, besteak beste.

Tresna berri hori sortu da modu independentean erabiltzeko eta, etorkizunean, Eraikinen Ikuskapen Teknikoan (EIT) sartzeko helburuarekin. Ikuskapen horrek dagoeneko aztertzen du eraikinaren elementu komunen irisgarritasun fisikoa, eta, hala, irisgarritasun unibertsalaren ikuspegia ere txertatu ahal izango du (mugikortasun murriztuko alderdietarako ez ezik, alderdi sentsorial eta kognitiboetarako ere bai, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategiaren arabera).

Balorazio horretatik abiatuta hedatu ahal izango da metodologia hori beste arlo edo zerbitzu batzuetan irisgarritasuna neurtu eta ebaluatzera.

Bestalde, ISEK – Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak bere ordezkariak aurkeztu zituen Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokiaren web-orrian. Izatez, web-orri horretan zentralizatu nahi da irisgarritasunari buruzko informazioa, arlo horretako azterketei, araudiari, egintzei eta argitarapenei buruzko dokumentazioarekin. Estatu mailan bakarra den Behatokiak Euskadiko irisgarritasunari buruzko erreferentzia izan nahi du, eta, informazio eguneratuaz gain, ekimen parte-hartzaileei buruzko informazioa eta aholkularitza edo informazio espezifikoagoa eskatzeko postontzi bat ere izango ditu.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute

25_0333 Santurtziko saltoki batean indarra erabiliz lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Santurtziko saltoki batean…

33 mins hace

Barakaldon atxilotu dute lapurreta egiteko hiru ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzaintzak 35 urteko gazte bat atxilotu du goizaldean Barakaldon, indarrez lapurreta egitea leporatuta, lapurreta egiteko…

33 mins hace

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen, mataleon teknika erabiliz emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzainek bi gizon atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizaldean Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, kalean…

33 mins hace

Donostia es la primera capital vasca declarada como zona de mercado residencial tensionado

El Departamento de Vivienda y Agenda Urbana del Gobierno Vasco ha declarado oficialmente la capital…

33 mins hace

Comienzan las obras que permitirán duplicar las frecuencias de Euskotren entre Zarautz y Donostia

Euskal Trenbide Sarea (ETS) ha iniciado los trabajos de construcción del proyecto conocido como ‘Corta…

33 mins hace

Detenido en Getxo por traficar con cocaína en el portal de su domicilio

Un hombre ha sido detenido por la Ertzaintza en Getxo por tráfico de drogas. El…

33 mins hace