Getxon taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute haxix-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 30 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon, osasun publikoaren aurkako ustezko delitua leporatuta, zerbitzari gisa lan egiten zuen ostalaritza-establezimenduan haxixa saltzen zuela egiaztatu ondoren. Lokala miatu zutenean, substantzia sorgorgarri horren 250 haxix aurkitu zituzten.

Getxoko Ertzain-etxeak drogaren aurkako dispositibo bat burutu zuen ostiralean, martxoaren 1ean, herriko taberna batean, operatiboko agenteek egiaztatu ondoren haxix-kontsumitzaile batzuek aurretik substantzia hori erosi zutela establezimenduan.  

Ertzaintzako Txakur Unitateak parte hartuta, lokalean sartu eta miaketa egin zutenean, lokaleko zerbitzaria identifikatu zuten ustezko inplikatu gisa, eta hainbat haxix-kopuru konfiskatu zituzten leku ezberdinetan ezkutatuta. Kontserba-pote baten barruan doitasun-balantza bat eta substantzia biltzeko zelofana aurkitu zituzten.  

Droga detektatzen espezializatutako txakurrek beste bi tableta, bakoitza 100 gramo ingurukoa, aurkitu zituzten goiko gela batean ezkutatuta. Palanka batekin aktibatutako eskailera batzuen bidez sartzen zen gela horretara.

Miaketan aurkitutako ebidentzietan oinarrituta, agenteek identifikatutako pertsona atxilotu zuten droga-trafikoa leporatuta. Polizia-eginbideak amaitu zituztenean, atxilotua Getxoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zuten.

Jaitsi erantsitako dokumentua