% 33ko edo gehiagoko ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek, edo ONCEkoak direnek, eta braillea irakurtzen dakitenek, segurtasun osoz eta konfidentzialtasuna bermatuta eman ahal izango dute botoa datorren apirilaren 21ean. Botazio-sistema egokitu hori eskatzeko epea irekita dago Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako 012 doako telefonoan. Eskaera egiteko epea martxoaren 25ean amaituko da.
Eskaera egiten denean, Eusko Jaurlaritzak braillen bidaliko ditu dokumentazioa eta boto-paperak zigilatutako maleta batean. Eskaera egin duen pertsona horrek erabaki ahal izango du etxean edo lantokian jaso nahi duen, bozketa-egunean prestatuta eramateko, edo hauteskunde-mahaian bertan jaso nahi duen apirilaren 21ean, igandean, botoa emateko eskubidea bertan gauzatu ahal izateko, aurrekoetan bezala.
Inklusioan aurrera egiten
Eusko Jaurlaritzako hauteskunde-prozesuen zerbitzuko profesionaletako batek, Olalla Marañón Martínek, azaldu duenez, “sistema horrek urteak daramatza ezarrita, baina lehenengo aldia da, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Hauteskunde Batzordeak aukera ematen duena dokumentazioa eta boto-paperak braillen etxeetara, bozketa-eguna baino lehen, behar besteko aurrerapenez, bidaltzeko. Orain arte, bozketa-egunean hauteskunde-mahaira bidaltzeko aukera bakarrik zegoen, eta Eusko Jaurlaritzarentzat pozgarria da aldaketa, ikusmen-dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioan aurrerapauso handia baita. Gainera, berdintasunezko tratuaren eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia funtzionala sustatzearen alde borrokan ari diren elkarteen helburu historiko bati ere erantzuten dio”.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…